200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen udal ordenantzan, erabiltzeko tasei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Kiroldegia eta igerilekua erabiltzea arautzen duen udal ordenantzan, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esteribarren, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1611361