200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hiri jarduerako plan berezia, UE-R4 unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Caparrosoko Udaleko alkateordeak, 2016ko urriaren 4ko 220 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko Udal Plan Orokorraren hiri jarduerako plan berezia, planaren determinazioak garatzen baititu UE-R4 exekuzio unitateari dagokionez, Aquilino Jiménez Ormaecheak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, jendeari arreta emateko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Caparroson, 2016ko urriaren 4an.–Alkateordea, Liliana Goldáraz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L1611289