200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

20, 21 eta 22/2016 aldaketak aurrekontuan.
Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2016ko urriaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi ditu Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan 20, 21 eta 22. aldaketak egiteko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1611335