200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

448/2016 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez, herritarren parte-hartze prozesu bat abiatu da, Nafarroan, 2017rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zatiak, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legeak emandako azken idazketaren ondoren, ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta errentan ateratzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla.

Zehazki, 5. idatz-zatiak honako hau xedatzen du horretaz: “Moduluak urtero eguneratuko direla, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmentarako gehieneko balioa kalkulatuz formula honen bidez:

VMu = ((1.27 + H/100) x PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100), hau da:

VMu = salmentarako gehieneko balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = proiektuaren eta obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, PEMaren ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %7koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten azalera erabilgarri osoa hauxe izanen da: etxebizitza eta garajeetarako azalera erabilgarri guztien batura eta trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) gaineko ehunekotan adieraziak. Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = merkaturatzearen kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) gaineko ehunekotan adieraziak. Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

B = sustatzailearen etekina, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, lehentasunez, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak kontuan hartuko dira. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabil daitezke. Horretarako, departamentuak sustatzaileei eskatu ahalko die aurkez dezatela obra amaierako ziurtagiria, edo formulan aurreikusitako aldagaiak kalkulatzeko interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk.

5.1. Modulu ponderatua.

Babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko balioa zehaztu ondoren, modulu ponderatua honela kalkulatuko da: balio hori zati babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen metro koadro erabilgarri bakoitzaren salmentarako eta alokairurako gehieneko prezioak zehazteko ezarrita dagoen koefizientea.

5.2. Ponderatu gabeko modulua.

Ponderatu gabeko moduluaren balioa modulu ponderatuaren balioaren ehuneko 96koa izanen da”.

Bestalde, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zati horrek ezartzen du parte-hartze sozialaren prozesu bat garatu behar dela onetsi aurretik, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusi bezala.

Horretarako, foru agindu honen bidez herritarren parte-hartzearen prozesua abiatzen da, herritarren parte-hartzea eta elkarlana arautzen dituen 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, ondotik ematen dira Nafarroan 2017an babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatzeko proposamenerako kontuan hartutako elementuak, maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 5. idatz-zatiarekin bat.

Alde horretatik, adierazi behar da urte natural batean salmentarako edo alokairurako diren babes ofizialeko etxebizitzen espedienteak hartu direla, betiere behin-behineko kalifikazio eskaera ukatu edo deuseztatu ez bada, eta zehazki, 2015eko irailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra bitartekoak (kontuan izanik moduluaren aldaketak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera dituela ondorioak, eta, onetsi aurretik, parte-hartze sozialaren prozedura bat ireki behar dela).

6 espediente dira horren ondorio, 244 etxebizitza hartzen dituztenak. Hona hemen:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

ETXEBIZITZA KOP.

HERRIA

31/1-0008/2015

4

Arazuri

31/1-0010/2015

81

Sarriguren

31/1-0011/2015

48

Iruña

31/1-0012/2015

27

Mutiloa

31/1-0001/2016

24

Mutiloa

31/1-0003/2016

60

Iruña

Sustapen baterako, metro koadro erabilgarri bakoitzeko gauzatze materialaren aurrekontua kalkulatu da, espediente bakoitzeko datuak abiapuntu hartuta, eta gauzatze materialaren aurrekontua ponderatu da sustapen bakoitzeko etxebizitza kopuruarekin.

Hauek dira datuak:

ESPEDIENTE
ZENBAKIA

ETXEBIZITZA
KOP.

HERRIA

PEM EUROAN/m² ERABILGARRI

31/1-0008/2015

4

Arazuri

1.170,27

31/1-0010/2015

81

Sarriguren

547,62

31/1-0011/2015

48

Iruña

828,38

31/1-0012/2015

27

Mutiloa

727,80

31/1-0001/2016

24

Mutiloa

467,37

31/1-0003/2016

60

Iruña

695,47

Adierazi behar da epe horretan ez dela NASUVINSAren ezein sustapenaren tramitazioa hasi. Beraz, aurreko puntuaren arabera salmentarako edo alokairurako Etxebizitza Zerbitzuak tramitatutako proiektu guztien PEMu-en batez bestekoa izanen da hartutako PEMu-a, etxebizitza kopuruaren arabera ponderatua.

Bestalde, ez da arrazoi teknikorik ikusten foru legeak koefiziente aldakorrerako aurreikusten duen balioa aldatzeko (puntu bat handitu edo murrizten ahal da portzentaje hori, justifikazio teknikoaren bidez). Hona hemen koefiziente aldakor horiek:

H = proiektuaren eta obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, gauzatze materialaren aurrekontuaren ehunekotan adierazia. Balioa = %7.

F = sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak. Balioa = %4.

Co = merkaturatzearen kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak. Balioa = %2.

B = Sustatzailearen etekina, salmentarako gehieneko prezioaren ehunekotan adierazia. Balioa = %11.

Metro koadro erabilgarri bakoitzeko gauzatze materialaren aurrekontu bat, 661,46 eurokoa, da aurreko guztiaren emaitza. Legean zehaztutako formula aplikatuko zaio:

Aplikatu beharreko balioak:

H = %7

F = %4

Co = %2

B = %11

PEMu = 661,46 euro/m² erabilgarri

Formula:+++

VMu = ((1.27 + H/100) x PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100) = 1.515,14 euro

Modulu ponderatua:

M* = VMu / 1.3 = 1.515,14 / 1.3 = 1.165,49 euro

Beraz, ondoriozko moduluaren balioa 1.165,49 euro da 2017rako; horrek dakar balioa %2,54 beheititzea, 2016ko moduluaren aldean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Herritarren parte-hartze prozesu bat abiatzea, Nafarroan, 2017rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

2. Mugaeguna azaroaren 15ean finkatzea ekarpenak eta iradokizunak egiteko foru agindu honen azalpen zatian egindako proposamenari dagokionez.

3. Foru agindu honen azalpen zatian egindako proposamenari dagozkion ekarpenak eta iradokizunak igortzeko, participacion@navarra.es posta elektronikoa gaitzea baliabide osagarri gisa.

4. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, NASUVINSAri, Hipotekak Kalteturikoen Plataformei, SOFIDECOri (Sociedad Cooperativa Fiterana de Consumo), “Santa María la Real” Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteari, “Irache” Kontsumitzaileen Elkarteari eta ACPri (Asociación de Constructores y Promotores), behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, etxebizitzaren arloko webgune informatiboan (www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/) eta Gobernu Irekiaren atarian (www.gobiernoabierto.navarra.es/eu) argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 30ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1611372