200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2016ko urriaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa hori.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1611324