200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2016ko uztailaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen herrilurra den 60. poligonoko 205. lursailaren desafektazioa, 3.049,58 m² dituena, ondotik trukatzeko Salvador Sobrino Fernández eta Juana María Urrutia Azpirozenak diren 61. poligonoko 54-A lursailaren 4.662,59 metro karraturekin eta 60. poligonoko 203. lursailaren 450 metro karraturekin (5.112,59 m² guztira).

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1611284