200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Jarduera Ekonomikoen 2016. urteko Zerga

Honen bitartez aditzera ematen zaie herritarrei, Jarduera Ekonomikoen gaineko 2016ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2016ko urriaren 17an hasi eta 2016ko azaroaren 16an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2016ko azaroaren 16an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Bargotan, 2016ko urriaren 6an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1611357