200. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, 2016ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, 2/2016 aldaketaren espedientea onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu gehikuntza sartzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Uharte Arakilen, 2016ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1611362