199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 969/2015 prozedura

María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua.

Honen bidez aditzera ematen dut: ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 969/2015 familia-prozeduraren autoak bideratu dira, eta horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Joao Vicente Da Silva Filho jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Orobat, behin-behineko neurrien pieza banandua tramitatuz, honen bitartez Da Silva jauna epatzen da judiziora ager dadin maiatzaren 17an, 12:30ean, epaitegi honen 1. judizio-aretoan, eta ohartarazten zaio abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta agertu beharko duela, erabili nahi dituen froga guztiekin, eta huts egiten badu bidezko arrazoirik gabe, onartutzat jo ahal izanen direla beste alderdiak, ekitaldira agertuta, ondarearen gaineko behin-behineko neurriak eskatzeko oinarri gisa alegatzen dituen egitateak.

Eta Joao Vicente Da Silva Filho jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko apirilaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1611244