199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak ordainarazpenen ordenantzetan, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketak, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak, ondotik aipatzen diren ordenantzetan:

Ordainarazpenak:

5. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasak arautzen dituena.

6. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duena.

15. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

23. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Udalaren etxeko laguntza zerbitzuen (E.L.Z.) tasak arautzen dituena.

32. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituena.

36. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Muñoz Sola arte modernoko museoan sartzeko tasa arautzen duena.

45. zenbakikoa.–Ordenantza fiskala, Udalaren artxibo, liburutegi eta hemerotekako materiala kopiatzeko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarra duten xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2016ko urriaren 4an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1611316