199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza Fiskaletako aldaketa, 2017. urterako. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2016ko urriaren 30ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

“1. Hasiera batez onartzea Ordenantza Fiskaletako aldaketa 2017. urterako, espedientean ageri den moduan.

2. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean ediktuak paratu ondotik, herritarrek edo bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta erreklamazio, eragozpen edota oharrak aurkeztu ahal izateko.

Halakorik ez balego, ordenantzen aldaketa behin betiko onartua geldituko da.”

Lesakan, 2016ko urriaren 5ean.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1611276