2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
AR-6.3 eta AR-6.5 sektoreetako Plan Partziala. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, aurtengo irailaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen AR-6.3 eta AR-6.5 sektoreetako Plan Partzialaren proiektua, Ignacio Terés Los Arcosek aurkeztua, bi sektoreetako jabe guztiak ordezkatuz. Proiektuaren xedea da Funesko Arau Subsidiarioak garatzea, AR-6.3 eta AR-6.5 bizitegietarako lurzoru urbanizagarriko sektoreen antolamendu zehatza eginez, Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak prestatutako proiektuari jarraituz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hori argitaratzen da.
Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra.
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik aitzina.
Funesen, 2016ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.
ERANSKINA
AR-6.3 eta AR-6.5 sektoreetako Plan Partziala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1611364