199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, Kirol klubei 2016ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdiaren laburpenean

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 318788 (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, argitaratu akatsaren zuzenketaren laburpena. Identifikazioa: 313681).

Laburpena, deialdiarena. Horren bidez Lizarrako kirol klubei 2016ko ekitaldirako diru-laguntzak ematen zaizkie (akats zuzenketa). 818/2016 NAO.

Lizarrako kirol klubendako 2016ko diru-laguntzak emateko araubidea arautzen duten oinarriak.

Deialdi honen xedea da arauak ezartzea irabazi asmorik gabeko Lizarrako kirol klubei 2015-2016ko denboraldian –2015eko ekainaren 16tik 2016ko ekainaren 15era– diru-laguntzak emateari buruz, kirola egin dadin eta klubak dauden txapelketetan parte har dezaten bultzatzeko, txapelketa horietan parte hartzeak dakartzan gastuen zati bat ordaintzen lagunduz; horren bidez, oinarrizko kategorietan eta elitekoak ez diren absolutuen kategorietan klubek kirolari federatuekin egiten duten lana indartu nahi da.

Laguntza ekonomikoak kirol klubek eskatzen ahalko dituzte, baldin eta helbide soziala Lizarrako udalerrian badute, Lizarrako Udalarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak badituzte eta oinarrizko kiroleko eskolak badituzte.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2016ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1611257