199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena. Eraberritze lanak Hilarión Eslava ikastetxeko estalkian

Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETA UDALAREN AURREKONTUAN: ERABERRITZE LANAK HILARIÓN ESLAVA IKASTETXEKO ESTALKIAN

GASTUA:

6. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 3.832,50 euro.

Gastuaren finantzaketa:

8. kapitulua.–Diru-sarreren aurrekontua: 3.832,50 euro.

Burlatan, 2016ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1611240