199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Kamioien aparkalekua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kamioien aparkalekua arautzen duen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Kamioien aparkalekua arautzen duen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriobeitin, 2016ko urriaren 4an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1611247