199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko eta Artikako "Mogotes" sektoreko Plan Partzialeko araudian. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa Berriobeitiko Udal Planeko eta Artikako "Mogotes" sektoreko Plan Partzialeko araudiko zenbait artikulutan (Berriobeiti).

Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 20an.

Jendaurrean egoteko epea bururatu ondoan alegaziorik inork aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Berriobeitiko Udal Planeko eta Artikako "Mogotes" sektoreko Plan Partzialeko araudia.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2016ko urriaren 3an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

ERANSKINA

Berriobeitiko Udal Planeko 7.5 eta 87. artikuluen aldaketa (PDFa).

Artikako "Mogotes" sektoreko Plan Partzialeko 27. artikuluaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1611238