199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

350/2016 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, M.ª del Carmen Ursúa Sesma andrea Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. M.ª del Carmen Ursúa Sesma andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 30ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1611227