199. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79/2016 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Osasuneko kontseilariak emana, Alberto Pérez Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariari dagokiola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Alberto Pérez Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzea, berak eskatuta. Kargu-uzteak aurtengo urriaren 9an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zerbitzuari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zuzendaritzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urriaren 6an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1611424