188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2016ko aurrekontuan kreditua gaitzeko
espedientea (2016/4): Oihangintzako landaketak.
Hasierako onespena

Udalaren Osoko Bilkurak, 2016ko irailaren 15ean egindako bileran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1. 2016ko irailaren 6an Kontu-hartzailetzak egindako txostenean agertzen den kreditu gehikuntza, 1 4121 69200 Oihangintzako landaketak kontu-sailekoa, hasiera batez onestea (2016/4 espedientea).

2. Aipatu espedientea (2016/4), Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita, 15 laneguneko epean jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

3. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez badago, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2016ko irailaren 19an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1610686