188. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-O-148

Club Piragüismo Pamplonak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Club Piragüismo Pamplona.

Xedea: slalom eremua egiteko proiektua.

Ibilgua: Irati ibaia.

Alderdia: Agoizko errota.

Udalerria: Agoitz (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da slalom eremu bat egokitzea Irati ibaiaren ibilguan, 270 metroko luzera izanen duena, ur kirolak egiteko. 16 ate mugikor jarriko dira, zutoin, zirga eta txirrikekin lotuta, eta sarbideak egokituko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko irailaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1610844