186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak irailaren 9an emandako 29E/2016 Foru Aginduaren laburpena. Haren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten da gizarteratze-errenta jasotzen duten langabeak kontratatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 317096.

Lehendabizikoa.–Onuradunak: Irabazi-asmorik gabeko entitateak, beren estatutuetan, helburu gisa gizarteratze arloan esku-hartze soziala egitea jasota izan eta urtean zehar proiektuak egiten dituztenak gizartetik baztertuta egon eta, aldi berean, langabeak diren pertsonentzat.

Bigarrena.–Xedea: Gizartetik baztertuta dauden pertsonen kontratazioa helburu duten proiektuak finantzatzea, haien baldintza bereziengatik arlo horretarako dauden ohiko baliabideak erabili ezin dituztenean. Jarduketen artean pertsona horien aldi baterako kontratazioa sartuko da, laneratzeko aukerak hobetzeko ohiturak eta gaitasunak eskura ditzaten. Kontratatzen diren pertsonak gizarteratze-errenta jasotzen duen unitate batekoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Eskubide Sozialetako kontseilariak irailaren 9an emandako 29E/2016 Foru Agindua. Haren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten da gizarteratze-errenta jasotzen duten langabeak kontratatzeko.

Laugarrena.–Zenbatekoa: Deialdiak 36.935,05 euroko zenbatekoa du.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, 29E/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko irailaren 9an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1610359