186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko martxoaren 31n egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki oholean eta 2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan ez dute aurkeztu eta ez da jaso inolako alegaziorik eta, beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluaren 1. atalaren amaieran xedatuarekin bat, onetsitako aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 14.050,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 192.640,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 10.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 318.500,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 16.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 551.190,00 euro.

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 260.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 325.600,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 585.600,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren, 2016ko irailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1610754