186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Ikastetxe publikoa saneamenduko sare orokorrera lotzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak. Hasierako onespena

2015eko otsailaren 20an, Garraldako Udalak Nuestra Señora de Orreaga ikastetxe publikoa Garralda herriko saneamenduko sare orokorrera lotzeko proiektua onetsi zuen.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, tokiko obra planei eta zerbitzuei buruzko obra proiektuak onesteak inplizituki dakartza berekin onura publikoaren deklarazioa eta haietan dauden ondasunak okupatu beharra, nahitaezko desjabetza egin ahal dadin.

Aipatu proiektuaren obrak egiteko, aitzinetik, eskuratu behar baitira beraiek ukitutako ondasun eta eskubideak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuarekin bat, Udalak, 2016ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, ondoko hau erabaki zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea Nuestra Señora de Orreaga ikastetxe publikoa Garralda herriko saneamenduko sare orokorrera lotzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Bigarrena.–Delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin ditzaten eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Garraldako (Nafarroa) udal bulegoetan eskura izanen dute proiektua.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Garraldako Udalaren iragarki oholean paratzea.

Bosgarrena.–Erabaki hau ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Garraldan, 2016ko irailaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Juampérez Huarte.

NUESTRA SEÑORA DE ORREAGA IKASTETXE PUBLIKOA GARRALDA HERRIKO SANEAMENDUKO SARE
OROKORRERA LOTZEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

–Titularra: Lino Arriola Irigaray.

–Helbidea: Emilia Aróstegui kalea, 10, Garralda (Nafarroa).

–Ukituriko lurzatia:

  • 63,14 m², ubide zortasuna.
  • 602,17 m² aldi baterako okupatzea.

–Katastroko datuak: 2. poligonoko 211. lurzatia.

–Hirigintzako sailkapena: lurzorua eta larrea.

Iragarkiaren kodea: L1610743