186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

5/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko espediente bat, kreditu berezi bat gaitzeari buruzkoa.

Iragarkia 2016ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

5/2016 espedientea

Kreditu berezia: 2318 2260000: +2.100,00 euro.

Finantzabidea: 9200 2400000 kontu-saila beheititzea: -2.100,00 euros.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2016ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1610502