186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

607/2016 EBAZPENA, irailaren 14koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako XXX. Kirol Jokoetako Antolaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 25eko 564/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako XXX. Kirol Jokoetarako deialdia egin, lehiaketaren garapena eta kirol federazioekin hitzartu beharreko lankidetza hitzarmenen testua arautzen duten oinarrizko irizpideak onetsi, eta garatu beharreko jarduerari aurre egiteko gastua onetsi dira.

Aurreko ebazpenaren bidez onetsitako araudian (1. eranskina), 4. puntuan Antolaketa Batzorde bat egotea aurreikusten da, eta honela dio:

Antolaketa Batzordea: Batzorde bakar bat izanen da kirol guztietarako. Kide hauek osatuko dute:

–NKGIko lau ordezkari: Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Jokoen Bulegoko burua eta Kirolaren Zuzendariordetzako bi teknikari.

–Kirol federazioen bi ordezkari: bata banakako kirolen izenean, eta bestea taldekako kirolen izenean. Bi ordezkari horiek kirol federazioek beraiek proposatuko dituzte.

–Udalen ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatua.

Kirolaren Zuzendariordetzak 2016ko irailaren 19an prestatutako txostenean, Nafarroako XXX. Kirol Jokoetako Antolaketa Batzordeko honako kide hauek izendatzea proposatzen da: Begoña Echeverria Beroiz, Kirola Sustatzeko Ataleko burua; Andoni Irujo Pérez de Eulate, Nafarroako Kirol Jokoen Bulegoko burua; Ana Onaindia Salaberria, Kirolaren Zuzendariordetzako teknikaria; Mikel Goldarazena Goñi, Kirolaren Zuzendariordetzako teknikaria; Pablo Bolea Goñi, Nafarroako toki entitateak ordezkatuz; Natxo Ilundain Llorente, Nafarroako Saskibaloi Federazioko kudeatzailea; eta María Ángeles Urmeneta Torres, Nafarroako Taekwondo Federazioko lehendakaria.

Halaber, proposatu da ezen, Antolaketa Batzordeko kideetako batek uzten badu batzordeko kide izendatzea ekarri zuen kargua, postu hori betetzen duen pertsonak ordeztuko duela.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako XXX. Kirol Jokoetako Antolaketa Batzordeko kide hauek izendatzea:

–Begoña Echeverria Beroiz, Kirola Sustatzeko Ataleko burua den aldetik.

–Andoni Irujo Pérez de Eulate, Nafarroako Kirol Jokoen Bulegoko burua den aldetik.

–Ana Onaindia Salaberria, Kirolaren Zuzendariordetzako teknikaria den aldetik.

–Mikel Goldarazena Goñi, Kirolaren Zuzendariordetzako teknikaria den aldetik.

–María Ángeles Urmeneta Torres (Nafarroako Taekwondo Federazioko lehendakaria).

–Natxo Ilundain Llorente (Nafarroako Saskibaloi Federazioko kudeatzailea).

–Pablo Bolea Goñi (Tafallako Udaleko kirol teknikaria), Nafarroako toki entitateak ordezkatuz.

2. Baimena ematea Antolaketa Batzordeko kideetako batek uzten badu batzordeko kide izendatzea ekarri zuen kargua, postu hori betetzen duen pertsona ordezteko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kirolaren Zuzendariordetzari eta interesdunei, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2016ko irailaren 14an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1610363