186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

365/2016 EBAZPENA, irailaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Lizarrako IES Tierra Estella - Lizarraldea BHIri baimena ematen diona ingeleseko atal elebidunen programa emateko 2016-2017 ikasturtetik aurrera.

Maiatzaren 16ko 171/2016 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programetarako deialdia egin zen, ikastetxe gehiago sar zitezen, eta oinarriak ezarri ziren 2016-2017 ikasturtean emateko.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Lizarrako IES Tierra Estella - Lizarraldea BHIri ingeleseko atal elebidunen programa emateko, horretarako sortutako batzordeak erabaki zuelako deialdi hartan ezarritako baldintza eta betebeharrak betetzen dituela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lizarrako IES Tierra Estella - Lizarraldea BHIri baimena ematea ingeleseko atal elebidunen programa emateko 2016-2017 ikasturtetik aurrera. Programa hori deialdiko oinarrietan finkatzen diren baldintzen eta egutegiaren arabera ezarriko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Lizarrako IES Tierra Estella - Lizarraldea BHIri ra eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1610328