2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
4/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, Miranda Argako Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean 4/2016 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
–Kreditu berezia.
1. kapitulua.–46.000,00 euro goititzea.
Kreditu berezien aldaketa, guztira: 46.000,00 euro.
SARRERAK:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 46.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 46.000,00 euro.
Miranda Argan, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1610306