182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Etxauriko Udalak, 2013ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan (27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2013ko otsailaren 8an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxaurin, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

ERANSKINA

Zerbitzuak egiteko tasak

a) Udalerrian erroldaturik daudenak:

1.–Ehorzketak, lurrean: zerbitzuaren kostua.

2.–Ehorzketak, nitxoan: zerbitzuaren kostua.

3.–Ehorzketak, errauts-hobian: zerbitzuaren kostua.

4.–Gorpuzkiak ateratzea: zerbitzuaren kostua.

b) Udalean erroldatu gabeak:

Zerbitzuaren kostua gehi 100,00 euro.

c) Zerbitzuak egiteko irteeren kostua:

1.–Irteera zerbitzua (lanegunetan): irteeraren kostua.

2.–Irteera zerbitzua (asteburuetan edo jaiegunetan): irteeraren kostua.

Hilerria erabiltzeko tasak lehen 10 urtean

a) Udalerrian erroldaturik daudenak:

1.–Horma-hilobien erabilera: 300,00 euro

2.–Errauts-hobien erabilera: 100,00 euro.

3.–Lurreko hobiaren erabilera: kosturik gabe.

b) Udalean erroldatu gabeak:

Hilerria erabiltzeko tasaren kostua, gehi 100,00 euro.

Hilerria erabiltzeko tasak, 10 urteko luzapen bakoitzeko

a) Udalerrian erroldaturik daudenak:

1.–Horma-hilobien erabilera: 300,00 euro

2.–Errauts-hobien erabilera: 100,00 euro.

3.–Lurreko hobiaren erabilera: kosturik gabe.

b) Udalean erroldatu gabeak:

Hilerria erabiltzeko tasaren kostua, gehi 100,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1610334