176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 357/2016

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 357/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Cárnicas Valle de Aranguren SLUri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta judizioan ager dadin 2016ko urriaren 14ko 12:30ean.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1610035