175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

873/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horren barnean nekazaritzako ustiategien modernizazioaren sustapena dago, ustiategi horietako aktibo fisikoetan inbertsioak egiten laguntzeko neurrien bidez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapena arautzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua; haren 17. artikuluan aktibo fisikoetan inbertitzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri berariazko gisa, berriz, artikulu horren 1.a) puntuan zehazten zena, nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra eta iraunkortasuna hobetu beharrez.

Nekazaritzako jardueran nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuak ekoizten dira, eta, horrez gain, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe zuzenean saltzen dute, edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 660/2016 Ebazpenak 2016ko deialdia onesten du nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzak emateko, nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzeko asmoz. Ebazpen horretatik kanpo gelditzen dira lehenbiziko salmentarako ustiategian egiten diren jarduketak, beharrezkoak direnak animalia edo landare produktu bat prestatzeko.

Kontuan harturik ustiategi askoren bideragarritasun ekonomikoa, batez ere oztopo naturalak dituzten eremuetan, merkaturatzeko zirkuitu laburrak garatzeari, ustiategiko produktuen balioa handitzeari eta produktuak zuzenean saltzeari lotuta dagoela, komeni da inbertsio hauek diru-laguntza jaso ahal izatea deialdi honetan.

Aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezartzen dira laguntzaren gehieneko portzentajeak, eskualde motaren, onuradunaren izaeraren edo proiektu motaren arabera.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako programak neurri hori barne hartzen du. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek bideraturik daude hazkunde zentzuzkoa, jasangarria eta bateratzailea erdiesteko Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehatz-mehatz, 1305/2013 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraikiz, neurri hau Batasuneko landa garapenak duen lehentasun honi dagokio: “ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea eskualde guztietan, eta nekazaritzako teknologia berritzaileak eta oihanen kudeaketa iraunkorra bulkatzea”.

Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapenerako neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

–Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Ebazpen honi, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari baimena eman zaio 8.000.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko, laguntza hauek 2018ko ekitaldian finantzatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dira, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” egiteko, inbertsio horiek jasota baitaude Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian, I. eranskinean azaldu bezala. Ebazpenaren II., III. eta IV. eranskinak ere onesten dira.

2. Deialdia onestea.

Laguntzen deialdia onesten da “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian, 2016ko ekitaldirako, aurreko puntuan ezarritako oinarri arautzaileekin eta baldintzekin bat.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 8.000.000 euroko gastua baimentzen da 2018ko ekitaldian, 2016ko Aurrekontu Orokorretako kontu-sail honen baliokidearen kargura: “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izeneko 720004 71630 7700 412102 kontu-saila.

Onartzeko baldintzak betetzen dituzten aurkeztutako eskaera guztiei aurre egiteko behar den dirua baimendutako gastua baino txikiagoa bada, soberakina Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Ureztapenetarako ekipamenduetako inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko laguntzen deialdian aplikatzen ahalko da.

Baimendutako gehieneko kreditua handitzen ahalko da laguntzak emateko, aurrekontuan diru erabilgarririk bada, aurrekontuan bidezkoa den aldaketa edo mugimendua onetsi ondoren. Nolanahi ere, diru kopuru gehigarria emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako diru erabilgarririk izatea.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Mendialdeak eta, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduaren zerrendan agertzen direnak dira mendialdeak eta, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeak, edo, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan aplikatzearen ondorioetarako, foru agindu hori ordezten duten Nafarroako Foru Komunitateko xedapenetan aipatzen direnak, deialdi honek indarra hartzen duenean indarrean badaude.

6. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean erregistratu beharko dira.

7. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 17an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” egiteko, inbertsio horiek jasota baitaude Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da “Ureztapen instalazioetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko laguntzak arautzea, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.a) artikuluaren esparruan. Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan ezarritakoari jarraikiz, neurri honen helburu orokorrak dira nekazaritzako ustiapenen errendimendua hobetzea eta haien jasangarritasuna erraztea.

2. Xede estrategikotzat hartzen da, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluak aipatu bezala Batasunaren lehentasunekin bat egiten dutenez, nekazaritzako profesional kualifikatuak jartzea behar bezainbateko neurriak dituen familia-ustiategi bideragarri eta jasangarrietan, eta bereziki, profesional horiek beren jardueraren ikuspegi kolektiboa ekartzen badute, elkarteak sortuz eta haietan parte hartuz, elkarte horiek balioa gehitzen dutenean bai enpresaren beraren egonkortasunagatik bai kasuan kasuko lurraldeari berari dioten atxikimenduagatik.

3. Ustiategiaren errendimendu orokorraren lorpena eta Batasunaren lehentasunak erdiesteko oinarri baitira, interes handieneko eragiketa-helburutzat hartzen dira honako hauek, zerrenda guztia ez badago ere:

Errendimendu ekonomikoa hobetzea.

Ustiategiaren errendimendu fisikoak eta bertako ekoizpenen kalitate maila hobetzea.

Ekoizpen kostuak murriztea.

Inputak erabiltzean efizientzia hobetzea, bereziki uraren eta energiaren erabileran.

Teknika berritzaileak hautatzea, bai enpresaren kudeaketan bai ekoizpen eredu eta/edo prozesuetan.

Ingurumen arloan hobekuntzak egitea.

Abeltzaintzako ustiategietan, higiene baldintzak eta animalien ongizateari dagozkionak hobetzea.

Azpiproduktuen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen kudeaketa hobetzea.

Partaidetza handitzea balio erantsiaren banaketan.

Nekazaritza sektorean enplegua mantentzea eta sortzea.

Lan eta osasun baldintzak hobetzea.

Nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa bulkatzea, bioenergia sortzeari lotuak barne.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak betetzeko hitza ematen dutenak.

2. Administrazio Publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen menpekoak edo haiei lotuta badaude.

4. oinarria.–Onuradunak onartuak izateko irizpideak.

1. Laguntzen eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke onuradunak:

a) Adinez nagusi izatea, pertsona fisikoak badira.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritza ustiategi baten titularra izatea, salbu nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdian laguntza eskatu badu ekitaldi berean edo aurrekoan eta deialdi horretan onartua izateko ezarritako irizpideak betetzen baditu, edo haiek bakarrik osatutako sozietateak badira.

c) Nekazari aktibo gisa sailkaturik egotea, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan biltzen den definizioarekin bat, kontuan harturik aurreko letran nekazari gazteentzako eta haien sozietateetarako jarritako salbuespena. Errege Dekretu hori nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta laguntzeko beste araubide batzuen aplikazioari buruzkoa da, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari buruzkoa ere.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.

e) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

5. Oinarria.–Ustiategiak onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek titularrei emanen zaizkie, haien nekazaritzako ustiategiek baldintza hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea, salbu nekazari gaztea bada, beren gain hasteko laguntzen deialdian laguntza eskatu badu ekitaldi berean edo aurrekoan eta deialdi horretan onartua izateko ezarritako irizpideak betetzen baditu, edo haiek bakarrik osatutako sozietateak badira.

b) Tamainaz izatea 10etik 950era bitarteko Europako dimentsio unitate, biak barne. Irizpide hau ez zaio eskatuko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) eta c) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek egindako inbertsioei, ezta nekazari gazteei eta haien sozietateei ere, aurreko letran jarritako salbuespenarekin bat.

c) Behar den azterlan tekniko-ekonomikoaren bidez bideragarritasun ekonomikoa frogatzea, aurkeztutako inbertsio plana aplikatuz gero.

6. oinarria.–Inbertsio plana.

1. Eskaerarekin batera, egoki den inbertsio plana aurkeztu beharko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria.

2. Ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzeaz gain, inbertsio planak frogatu beharko du ustiategiaren errendimendu orokorra handituko dela, hots, aurrerapen bat izanen dela honako hauetan: hobekuntza ekonomikoarekin lotutako alderdiren bat, inputen eta energiaren erabileraren efizientzia, enpleguaren mantentzea edo handitzea, kalitate sistemetan sartzea, jarduerak dibertsifikatzea, ingurumenaren zainketa, laneko segurtasuna, etab., oinarri arautzaile hauen 2.3 oinarrian azaldutako ildotik.

3. Inbertsio planean, gutxienez ere, alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza azaltzea.

–Ustiategiari atxikitako eskulanaren zerrenda sailkatua eta kuantifikatua: familiakoak, soldatapekoak, finkoak, aldi baterakoak.

–Azalera eta batez besteko errendimenduak ekoizpen jarduera bakoitzean.

–Abelburuak, espezieen arabera, eta, hala denean, batez besteko errendimenduak.

–Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.

–Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.

b) Ustiategiko amaierako egoeraren azalpena, abiapuntuko parametroen aipamen konparatiboa barne, eta azterlan ekonomikoa, azken emaitza hori lortzen ahal dela adierazten duena, ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu eta haren bideragarritasuna bermatzen dituena.

c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta abiapuntuko ustiategiaren eta amaierakoaren arteko koherentziarena, egiteko beharra justifikatzeko.

Orobat, azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri bidezkoak, oinarri arautzaile hauetako 7. oinarrian ezarritako beharkizun eta baldintzekin bat.

d) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 15. oinarriko 1.b) puntuaren araberako inbertsioetarako.

e) Inbertsio planaren iraupena. Inbertsioen izaeraren eta fase bakoitza burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da, hasteko aurreikusitako eguna barne.

f) Proiektatutako inbertsioek kalterik ekar badezakete ingurumenean, beharrezkoa izanen da ingurumenaren gainean aurreikusitako eraginaren ebaluazioa, honelako inbertsioetan aplikatzekoa den araudiarekin bat (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea).

4. Inbertsio plana prestatzeko, ezarrita dagoen eredua erabiliko da. Nafarroako Gobernuaren Atarian eskura daiteke eredu hori, laguntza hauen gaineko izapideen katalogoko web-orrian.

5. Ustiategiaren titularrak ekitaldi berean “Ureztapenetarako ekipamenduetako inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko deialdian laguntza eskatzen badu, inbertsio plan bakar bat eginen da, eta eskatutako inbertsio guztiak eta inbertsioen justifikazio teknikoak bilduko ditu.

7. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

1. Nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu beharko dute inbertsioek. Horretara bideratuko da oinarri arautzaile hauetako 2.3 oinarrian zehaztutako helburu baten edo gehiagoren lorpena.

2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, lehenik beharrezkoa izanen da baimen egokia eskuratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera.

3. Lurretan, ondasun higiezinetan, instalazioetan eta landaketetan egiten diren inbertsioak Nafarroan egin beharko dira.

4. Agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondoan hasi eta gauzatutako inbertsioek eta gastuek baizik ez dezakete laguntza eskuratu, oinarri honen 5.c) atalean aurreikusiak izan ezik. Frogabide gisa, inbertsioak justifikatzeko aurkeztutako fakturen, albaranen eta konturako ordainketen datak hartuko dira kontuan, besteak beste, eta, inbertsioan kokapen geografikoa zehazten ahal bada, eskatuko da aldez aurretik egiaztatzeko inbertsioak ez direla hasi. Ondorio horietarako, eskatzaileak inbertsioen hasiera egunaren berri eman beharko dio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari, hasi baino 15 egun natural lehenago gutxienez.

5. Laguntzen ahal diren inbertsioak –eta haien kostuak, berriz, hautatzen ahal direnak– honako hauek izanen dira:

a) Eragiketan definituriko inbertsioak berezko dituen instalazioak bereganatuko dituzten lur eraiki nahiz eraiki gabeak erostea, barne direla sailak eta eremu erantsiak (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak etab.), laguntzen ahal diren inbertsioen %10eraino.

b) Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu, handitu edo hobetzea. III. eranskinean agertzen diren unitateen arabera mugatuko da eraikuntzen azalera. Delako hobekuntzen funtsa instalazioetara bestelako baldintzak ekartzen dituzten jarduketak izanen dira, hau da, premia berrietara egokitzeko aukera emanen dietenak ekoizpen prozesuei, efizientzia energetikoari, animalien ongizateari, edo gisako arazoei dagokienez; beraz, ez dira inola ere konponketa edo mantentze lan hutsak izanen.

c) Makineria eta ekipamendu berria erostea, informatikoa barne.

d) Inbertsioak ondasun ukiezin hauetan: programa informatikoak eta/edo patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak.

e) Laborantza iraunkorrak ezartzea, halakotzat harturik, oinarri arautzaile hauei dagokienez, bertan bortz urte baino gehiago iraunen duten landaketak.

f) Instalazioak, ekipoak eta makinak, automobilak eta garraiobideak izan ezik, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa zuzenean saltzeari lotuak, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada. Inbertsioek laguntza jaso ahal izateko, honako hau ere bete behar dute:

Ustiategiek nekazaritzako elikagaiak zuzenean saltzen dituzten operadoreen Nafarroako erroldan inskribaturik egon behar dute, Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duen azaroaren 12ko 107/2014 Foru Dekretuarekin bat.

Eraldatzeko edo merkaturatzeko ahalmenak koherentea izan behar du nekazaritzako ustiategiaren ekoizpen ahalmenarekin, eta gehienez ekoizpen ahalmena baino %50 altuagoa izanen da.

g) Energia berriztagarria produzitzeko inbertsioak, ustiapenean bertan kontsumitzeko, ustiapenaren batez besteko urteko kontsumoa (eskaera egunaren aurreko urte naturalekoa) berdintzeko edo gainditzeko ahalmena izanik.

h) Aitzineko ataletan sarturiko gastuei loturiko kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzari lotuak, bideragarritasun azterketak barne. Inbertsio plan bakar bat egiten bada, haren kostua oinarri arautzaile hauetako kostuetan sartuko da, 6.5 oinarriarekin bat. Betiere, inbertsio lagungarrien zenbateko osoaren %12ko muga ezarri da atal honetarako.

a) Lehorreko lurra ureztalur bihurtzeko instalazioak eta ureztalurrak modernizatzea Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpo, 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Horri dagokionez, honako hau justifikatu beharko da eta memoria baloratuan sartu, ureztapen instalazio bakoitzerako, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan eskura jarriko den ereduaren arabera:

i) Ebroko Ur Konfederazioaren baimena.

ii) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

iii) Aurretik baden ureztapen instalazio bat modernizatu behar bada, frogatu behar da hobekuntzak ura aurreztea ahalbidetzen duela, 46. artikuluko 4. puntuko beharkizunekin bat, gutxienez ere %10, oraingo instalazioa kontuan hartuta.

iv) Azalera ureztatua modu garbian handitu nahi bada, frogatu beharko da betetzen direla 46. artikuluaren 5. puntuko errekerimenduak, ur masaren egoeraz eta inbertsioak ingurumenari dakarzkion ondorioez den bezainbatean.

6. Ez dira diruz laguntzen ahal eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Ordezte hutsa diren inbertsioak, salbu eta erosketa berria aitzinekoak ez bezalako ekipo, makineria edo ekipamenduei badagokie, erabilitako teknologiagatik edo haien errendimenduagatik edo 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna izateagatik.

b) Eginak dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren higiezin, ekipo edo instalazioen eskuratzeari dagozkionak.

c) Zorren interesak, horien birfinantzaketa, aseguruak, eta nekazaritzako enpresaren bestelako gastu orokorrak.

d) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.

e) Animaliak erostea. Hala ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 18.1.b) artikuluaren araberako hondamendi naturalek hondaturiko nekazaritza ahalmena berriz eratu behar delarik, diruz laguntzen ahalko dira animaliak erosteko kostuak, aitzinetik justifikatuta.

f) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, gauzatan nahiz zerbitzutan.

g) Onuradunen inbertsio edo partaidetza finantzarioak, haiek ureztatzaile elkarte bateko kideak izan eta harexek sustatzen dituen interes orokorreko obretan.

h) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek beren kideei luzatzen dizkieten fakturak.

i) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

j) Helburu nagusitzat biomasatik energia elektrikoa produzitzea duten instalazioak, salbu frogatzen bada gutxienez erabiltzen den energiaren %50ekoa termikoa dela eta lehengai gisa jangaiak ez diren produktuak (Europar Batasuna eratzeko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak) erabiltzen badira.

k) Ardogintza sektorean merkaturatzeari edo lehen eraldaketari dagozkienak.

l) Inbertsioa egiteko premia behar bezala justifikatuta ez badago azterketan, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta ustiategiarekiko koherentziaren azterketan, inbertsio planean biltzen dena. Ildo horretatik, ez justifikatutako inbertsiotzat hartzen ahalko da neurri eta/edo ahalmena larregia bada (ustiategiaren neurria kontuan hartuta), ustiategiaren ekoizpen orientaziora egokitzen ez bada, etab.

7. Hautatzeko baldintza hauek erabiliko dira neurri honetan:

a) Nekazaritzako ustiategien titularrek Europar Batasuneko zuzenbideak inposatutako baldintza berriak betetzeko dituzten laguntzak gehienez ere 12 hilabeteko epearen barnean baizik ez dira emanen, nekazaritzako ustiategirako nahitaezkoak bilakatzen diren egunetik hasita.

b) Nekazaritzako ustiategi batean titular gisa lehen aldiz hasten diren gazteek Batasunak nekazaritzako ekoizpenari nahiz laneko segurtasunari jartzen dizkion arauak bete beharrez egiten dituzten inbertsioetarako laguntzak, gehienez ere 24 hilabeteko pean onetsi beharko dira horiek ezartzen diren egunetik hasita.

8. oinarria.–Inbertsio kolektiboak.

1. Inbertsio kolektibotzat joko dira nekazaritzako zenbait ustiategiren titularrek batera egiten direnak, ustiategiei egiturazko hobekuntzak ekartzen badizkiete eta horiei modu koordinatuan heltzen bazaie, azken inbertsioaren titulartasuna modu kolektiboan partekatuz.

Hauek baizik ez dira joko inbertsio kolektibotzat:

–Argindarra, transformadoreak eta horien inguruko ekipamendua ekartzea.

–Bilketa-putzuak, eroanbide hidraulikoak, drainatzeak eta ureztatzeko putzuak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak edo legeria aplikagarriko beste batek ukitzen ez dituenak.

–Bideak eta sarbideak.

–Eustormak eta babeserako beste egitura batzuk.

2. Honi dagokionez, ez dira inbertsio kolektibotzat hartuko eraikuntzetan, ekipamenduan edo makinerian egiten diren inbertsioak (aziendategiak, biltegiak, jetzitegiak, pibotak eta ureztatzeko gisako ekipoak, traktoreak, uzta biltzeko makinak etab.), ekoizpen bideak partekatzea badakarte, halakoetan ezinezkoa baita haien erabileraren ondoriozko arduren identifikazioa eta, orobat, mugatua baita enpresa arloko erabaki hartze askea.

3. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritza ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan sartu ere bakoitzari dagokion zatian, inbertsioari buruz hartutako konpromisoen arabera. Hori dena ustiategiek bat egiteko helburuaren konpromisoa beharrezkoa izan gabe.

4. Inbertsio kolektibo partekatu batean diharduen ustiategi bateko inbertsio plana bakarrik hobekuntza horretarako izaten ahalko da edo ustiategiko bereko bestelako inbertsio esklusiboak izaten ahalko ditu.

5. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea, eta horietan guztietan agertu beharko dira inbertsio kolektibo horretako titular guztien identifikazioa, onuradunak izan edo ez, bakoitzaren partaidetza ekonomikoa eta inbertsio osoaren oinarrizko datu teknikoak.

9. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak kapitaleko zuzeneko diru-laguntzak izanen dira.

2. Honako muga hauek erabiliko dira laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko:

a) Diru-laguntza jaso dezakeen gehieneko inbertsio tamaina, onuraduneko eta deialdiko: 100.000 euro ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, 800.000 euroko muga gainditu gabe.

b) Laguntza jaso dezakeen gutxieneko inbertsio tamaina, espediente bakoitzeko: 15.000 euro.

c) Gehieneko laguntza, onuraduneko eta deialdiko: 300.000 euro.

d) Onuradun bakoitzeko gehieneko laguntza, 2014-2020 programazio aldian: 800.000 euro.

Zenbateko horiek kalkulatuko dira bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai azkeneko ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren.

Aurreko a) eta c) ataletan ezarritako mugak (laguntzarako eta diru-laguntza jaso dezakeen inbertsiorako) gehieneko mugak dira onuradun batek, deialdiaren ekitaldian, eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren M04.01 neurriarekin bat.

Orobat, aurreko d) atalean ezarritako muga (onuradunarentzat) gehieneko muga da onuradun batek eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren M04.01 neurriarekin bat.

3. Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbateko osoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %30, orokorrean.

b) %40, nekazari gazteen kasuan.

c) Gazteak dituzten ustiategi elkartuetan, oro har ezarritako muga handitzen ahalko da 10 punturaino, 40 gehienez ere, nekazari gazteek kapital sozialean duten proportzioaren arabera.

4. Espediente bakoitzari dagokion laguntzaren portzentajeak, aurreko puntuan adierazitako mugekin, honako baremo honen arabera kalkulatuko dira:

a) Gutxieneko portzentaje orokorra: %15 Portzentaje hori handitu ahal izanen da, ondoko ataletako inguruabarrak gertatzen direnean.

b) Nekazari gazteek egindako inbertsioa: %25.

Oinarri arautzaile hauei dagokienez, nekazari gazteak dira laguntza eskaera aurkezten duten egunean 41 urte baino gutxiago dituzten onuradunak, baldin eta:

–Beren gain hasteko laguntza ekitaldi berean lortu badute, edo

–Beren gain hasteko laguntza aurreko ekitaldi batean lortu eta laguntza horren azken ordainketa jaso ez badute, edo

–Jarri zirenetik 3 urteko epearen barnean badaude.

Hiru urteko epe hori kontatzeko, jarri dela ulertuko da baldin eta onuradunak:

–Lehenbizikoz jartzeko laguntzen onuraduna izan bada; haien azken ordainketaren ebazpenaren datatik. Ondorio horietarako, egun horren ondoko ordainketen ebazpenak ez dira kontuan hartuko baldin eta errekurtsoen baiespenen ondoriozkoak edo laguntzak emateko ebazpenen aldaketen ondoriozkoak badira.

–Lehenbizikoz jartzeko laguntzen onuraduna izan ez bada; Nekazaritzako Gizarte Segurantzako altaren datatik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkeztean lehentasunezko ustiategi baten titularra, eta hartan aipatu baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren heinean.

c) Lehentasunezko gisa sailkatutako nekazaritzako ustiategi baten titularrek egindako inbertsioak, edo Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) artikuluan agertzen diren nekazaritzako kooperatibak badira: %10.

d) Inbertsioak mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeetan dauden lehentasunezko nekazaritzako ustiategietan gauzatzen badira: %5.

10. oinarria.–Diru-laguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera egiteko, emandako puntuen batuketa eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera; gehienez ere, 200 puntu:

a) Nekazari gazteen parte-hartzea, 50 puntura arte, aurreko deialdietan emandako laguntzen inbertsioen gauzatze mailaren arabera, irizpide hauei jarraikiz:

Onuraduna nekazari gaztea bada, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, 9. oinarriaren 4.b) puntuan jasotako errekerimenduekin bat: 50 puntu.

–Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkeztean lehentasunezko ustiategi baten titularra, eta hartan 9. oinarriaren 4.b) puntuan aipatu baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute, nekazari gazteek kapital sozialean duten portzentajea 50i aplikatzetik aterako diren puntuak aplikatuko dira.

b) Onuraduna lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra bada, edo beren gain hasteko laguntza 2016an edo aurreko deialdian eskatu eta onartua izateko baldintzak betetzen dituen gazte bat (bere gain hasten ari dena), edo ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari bat, edo nekazari profesional bat, edo 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) edo c) artikuluan agertzen den nekazaritzako kooperatiba bat, 35 puntura arte, aurreko deialdietan emandako laguntzen inbertsioen gauzatze mailaren arabera, irizpide hauei jarraikiz:

Onuraduna lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra bada, edo beren gain hasteko laguntza 2016an edo aurreko deialdian eskatu eta onartua izateko baldintzak betetzen dituen gazte bat (bere gain hasten ari dena), betiere ustiategia lehentasunezkoa izan gabe: 35 puntu.

Onuraduna pertsona fisikoa bada eta ogibide nagusiz nekazaritzat kalifikatua bada, betiere ustiategia lehentasunezkoa izan gabe: 25 puntu.

Onuraduna pertsona fisikoa bada eta nekazari profesionaltzat kalifikatua bada, edo 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) edo c) artikuluan agertzen den nekazaritzako kooperatiba bat, betiere aurreko baldintzak bete gabe: 15 puntu.

c) Inbertsioak mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeetan dauden ustiategietan gauzatzen badira: 20 puntu.

d) Inbertsio proiektuaren ezaugarriak, 35 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

Diruz laguntzen ahal diren inbertsioetako zenbatekoaren %40 baino gehiago, kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren, IV. eranskinean biltzen diren ekipo edo inbertsio berritzaileei badagokie: 15 puntu.

Inbertsio planaren ondorioz ustiategiaren urteko lan-unitateek %100eko edo hortik gorako igoera badute: 20 puntu.

Inbertsio planaren ondorioz ustiategiaren urteko lan-unitateek %50eko edo hortik gorako eta %100etik beherako igoera badute: 10 puntu.

Inbertsio planaren ondorioz ustiategiaren urteko lan-unitateek %25eko edo hortik gorako eta %50etik beherako igoera badute: 5 puntu.

Eraldatu eta merkaturatzeko jarduerek sortutako ULUak ez dira kontuan hartuko.

Atal honen ondorioetarako, laguntzen onuradunak beren gain hasten ari diren nekazariak badira, edo beren gain hasten ari diren nekazariak dituzten elkarteak, kalkulu horretarako abiapuntua hau izanen da: ULU bat sartutako pertsona bakoitzeko.

e) Laguntza espedientearen onuradunak baldin badira emakumeak edo, pertsona juridikoak izanik, haien gobernu organoen %30 gutxienez emakumeen esku badaude: 10 puntu.

f) Eskatzaileak aurkeztutako inbertsio planean eraldatu eta merkaturatzeko inbertsio neurritzat hartzen ahal diren jarduketak badaude, 7.5.f) oinarriaren arabera: 10 puntu.

g) Eskatzaileek inbertsio plan bat aurkeztu eta haren barnean jasotzen bada 8. oinarriaren arabera “inbertsio kolektibo” gisa katalogaturiko proiektua: 5 puntu.

h) Onuradunari laguntza eman badiote Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan ezarritako nekazaritzako eta ingurumeneko neurrietan, 1035/2016 Erregelamenduaren 28. artikuluarekin bat, edo ekoizpen ekologikoaren neurrian, 1035/2016 Erregelamenduaren 29. artikuluarekin bat, edo ekitaldi berean edo aurrekoan nekazari gazteak beren gain hasteko neurrian laguntza eskatu, onartua izateko baldintzak bete eta deialdietan irizpide honengatik puntuak lortzen baditu: 15 puntura arte, baldintza hauen arabera:

–Ekoizpen ekologikoaren neurrian emandako laguntzak, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluaren arabera: 15 puntu.

–Nekazaritzako eta ingurumeneko neurrietan emandako laguntzak, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera: 10 puntu.

i) Onuradunak aholkularitza neurrian parte hartzen badu Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateen bitartez, 1305/2013 Erregelamenduaren 14. eta 15. artikuluekin bat, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera onartutako prestakuntza entitateek nekazaritzako enpresa kudeatzeari buruz ematen dituzten ikastaroetara joan izana frogatzen badu, edo ekitaldi berean edo aurrekoan nekazari gazteak beren gain hasteko neurrian laguntza eskatu, onartua izateko baldintzak bete eta deialdietan irizpide honengatik puntuak lortzen baditu: 5 puntu.

j) Onuradunak bere ustiategian Nafarroan ezarritako kalitate-araubideek babestutako produktuak ekoizten eta/edo lantzen baditu, barne merkatuko informazio eta sustapen neurrietan jasoak, 1035/2016 Erregelamenduaren 16. artikuluarekin bat, edo ekitaldi berean edo aurrekoan nekazari gazteak beren gain hasteko neurrian laguntza eskatu, onartua izateko baldintzak bete eta deialdietan irizpide honengatik puntuak lortzen baditu: 5 puntu.

k) Elkarteak, 10 puntura arte, irizpide hauei jarraikiz:

Onuraduna lehentasunezko elkarte gisa sailkatutako nekazaritzako kooperatiba bat bada, 13/2013 Legearen arabera, edo lehentasunezko elkarte baten kide bat: 10 puntu.

Onuraduna Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) eta c) artikuluan jasotzen diren nekazaritzako kooperatiba bat bada, eta aurreko atalean aurreikusitako baldintza betetzen ez badu: 10 puntu.

Onuraduna pertsona fisiko edo juridikoa bada, kooperatiboa ez bestekoa, eta lehentasunezko elkarte bateko kidea edo lehentasunezko elkarte bateko kide den entitate batekoa: 5 puntu.

Kooperatiba ez besteko pertsona fisiko edo juridikoen kasuan, aurreko marratxoan ezarritakoa betetzen ez badute baina lehenbiziko aldiz Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) artikuluan agertzen den nekazaritzako kooperatiba batean sartu badira, kide gisa, laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan: 5 puntu.

3. Onuradunak eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizuneko aitorpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

11. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie diru-laguntza, deialdirako kreditu erabilgarria gainditu gabe.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, lehentasuna izanen du aurreko oinarriaren a), lehenbizi, eta b), c), d) edo e) ataletan, hurrenez hurren, puntuazio handiena duen espedienteak, aurrekontua agortu arte. Horrela ere berdinduta segitzen badute, eskatzaile gazteenaren alde eginen da.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 60 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntzak emateko, ezetsi eginen dira ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana laguntzen deialdian adierazten den epean gauzatzea, justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak aparte.

b) Azken ordainketaren ebazpena eman arte mantentzea baldintza hauek: nekazari aktiboarena, 4.1.c) oinarrian ezarria, eta ustiategiaren neurriarena, 5.b) oinarriarekin bat. Bere gain hasteko prozesua bukatu ez duten nekazari gazteen kasuan, prozesu hori bukatzen denean eskatuko zaie konpromiso hauek betetzea.

c) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta laguntzaren intentsitatea zehazteko (9. oinarriaren arabera) eta espedienteak lehenesteko (10. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea azken ordainketaren ebazpena eman arte, kontuan harturik aurreko letran aurreikusitako salbuespena beren gain hasten ari diren nekazari gazteentzat.

Ondorio horietarako, baremazio irizpideak, onuradunak Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako beste neurri batzuetan parte hartzeari dagozkionak, bete direla ulertuko da onuradunak frogatzen ahal baldin badu kasuko laguntzetatik kanpo gelditu dela laguntzen deialdia ez egiteagatik edo deialdirako aurrekontu nahikorik ez egoteagatik.

d) 13. oinarriaren arabera etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera, edo hiru urtez, baldin onuraduna enpresa txiki edo ertaina bada.

e) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

f) Laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

g) Ustiategiaren teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

h) Diru-laguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azken ordainketan frogatu baino lehen.

i) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko helburuz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

j) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatzeko jarduketetan eskatzen ahal diren bitartean.

k) 50.000 eurotik goitiko laguntza publiko osoaz hornituriko inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du.

Plaka horretan proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, horren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako ikurra agertuko da, honako orri honetan aurkeztutako arau grafikoekin bat: http://europa.eu/abc/symbols/emblem/download_en.html. Harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

l) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

m) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan inskribatuko dira.

2. “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian laguntzen eskaera aurkezteak berarekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

13. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, Enpresa Txiki eta Ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak izanen dira, oro har, era guztietako espediente eta onuradunentzat, inguruabar hauek:

–Ekoizte jarduera mantentzea, eta bere kokapenak programaren eremuan jarraitzea; edo

–Azpiegiturako eta/edo inbertsioko elementuen jabetza mantentzea, edo

–Eragiketaren helburuak, izaera eta gauzatzeko baldintzak mantentzea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

–Beren gain hasteko prozesuan ari diren gazteen kasuan, prozesu hori bukatzen denean betebehar hauek betetzea, eta oinarri honen 1. idatz-zatian ezarritako epeetan mantentzea: nekazari aktiboarena, ustiategiaren neurriarena eta laguntzaren intentsitatea zehazteko eta espedienteak lehenesteko erabili diren kalifikazioena. 12.1.b) eta c) oinarrian ezartzen dira betebehar hauek.

Konpromiso horiek ez zaizkie aplikatuko finantza tresnek egin edo jasotako ekarpenei, ezta bestelako eragiketei ere ekoizpen jarduera bertan behera uzten delarik iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

Ez zaie orobat aplikatuko inbertsiorako laguntzen onuradun diren pertsona fisikoei, baldin eta behin inbertsio eragiketa bukatu ondoan, laguntza bat hautatzen eta eskuratzen ahal badute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren arabera, kasuan kasuko inbertsioa zuzenean loturik badago Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren laguntzaren bidez diruz laguntzen ahal den jarduera gisa identifikaturiko jarduera motari.

3. Hauek etorkizunean bete beharreko konpromisoak izanen dira, laguntzaren intentsitateari lotuak:

a) Lehentasunezko ustiategia izaten jarraitzea. Konpromiso hau betetzat emanen da lehentasunezko ustiategiaren kalifikazioa nekazaritzako errentaren gutxieneko portzentajearen baldintza ez betetzeagatik bakarrik ukatzen bada, erreferentziazko errentari dagokionez.

b) Ustiategiaren kokapena mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeetan mantentzea.

4. Etorkizunean bete beharreko konpromisoak izanen dira honako hauek, 10. oinarriaren araberako balorazio irizpideei lotuak:

a) Lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren izaera, ogibidez nekazariarena, nekazari profesionalarena edo nekazaritzako kooperatibarena mantentzea, dagokionaren arabera. Konpromiso hau betetzat emanen da lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren kalifikazioa edo ogibidez nekazariarena nekazaritzako errentaren gutxieneko portzentajearen baldintza ez betetzeagatik bakarrik ukatzen bada, erreferentziazko errentari dagokionez.

b) Ustiategiaren kokapena mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeetan mantentzea.

c) Pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakumeak izaten jarraitzea.

d) Parte hartzen jarraitzea Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan abiarazitako nekazaritzako eta ingurumeneko neurri batean, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera, edo nekazaritza ekologikoari buruzko neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluaren arabera.

e) Parte hartzen jarraitzea 1305/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera Nafarroan ezartzen diren prestakuntza eta aholkularitza neurrietan.

f) Inskribaturik egoten jarraitzea 1305/2013 Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera Nafarroan ezarritako kalitate-araubideetan.

g) Ustiategiaren neurria mantentzea ULUen hazkundearen irizpidearengatik emandako puntuei dagokien tartean.

5. Ulertzen da pertsona onuradunak hartutako konpromisoa dela aurreko 2. puntuko konpromisoa. 3 eta 4. puntuetako konpromisoak automatikoki hartu direla ulertuko da baldin eta laguntza eskaeran zehazki sartu badira, laguntzaren intentsitatea handitzeko edo eskaeren hurrenkerarako balorazio irizpideetan parte hartzeko.

14. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazioa.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko izapideen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko, onuraduna egiaz bera dela egiaztatu behar da, sinadura elektronikoaren edo NANaren/PINaren bidez. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren bidez, laguntzetarako eskabide bakarra eta nekazaritza ustiategietako inbertsioen laguntzetarako eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzetarako eskabideak, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, bai eta entitate horiek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak horretarako sinatu beharreko lankidetzaren eredua ere.

3. Betebeharrak betetzen direla frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Inbertsio plana, 6. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

4. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

15. oinarria.–Kostuak apaltzea.

1. Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak nahi dute proposatutako kostuak apaldu direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten dute. Ondorio horietarako, inbertsio planean kostuak apaltzearen printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, instrukzio organoak ondoko sistema hauek erabiliko ditu:

a) II. eranskinean (“Inbertsio moduluak”) jasotako moduluen aplikazioa.

b) “Inbertsio moduluak” izeneko II. eranskinean aipatzen ez diren inbertsio eta gastuetarako, eskatzaileak aurkeztutako hiru aurrekontu edo proformako fakturen artean aukeratuko da. Halakoak aurkeztu behar dira baldin zenbateko hauek gainditzen badira:

30.000 euro, obra gauzatzeko kostuaren kasuan, edo

12.000 euro, ekipo ondasunez hornituz gero, edo

12.000 euro, aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak ematen dituztenean.

Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hau behar bezain justifikatua egonen da eskaerarekin batera eransten den inbertsio planean.

c) Aurreko kasuetan sartzen ez diren inbertsioak badira, balorazio batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Orobat, batzorde horren erabakia justifikatua izanen da baldin eta ondasunen prezioak egiaztatzen badituzte, onuradunaren jarduketari dagokion merkatu logiko batean.

2. Onuradunak aurkezturiko aurrekontua eta ebaluazioaren ondoriozkoa, zein den txikiena, hura izanen da diruz lagun daitekeen aurrekontua.

3. Laguntza eskaeran oinarrituta eginen dira kostuak apaltzeari buruzko egiaztatze kontrolak, esleitu aurretik, eta onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta, azken ordainketa egin aurretik. Halaber, egiaztatzea eginen da baldin eta onuradunaren eskaeran aldaketak egiten badira.

4. Kostuen apaltzea zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak (proformako fakturak, aurrekontuak etab.) sartuko ditu inbertsio planean eta/edo ordainketa agirian, legez eska daitekeen informazio guztiarekin, agiria luzatzeko betebeharra duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin eta azalpen zehatz batekin haren eskutan utzi beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoez, lan egiteko gaitasunaz, tamainaz eta abarrez.

5. Onuradunak aurkeztutako agiriak ez badira nahikotzat jotzen, behar adinako bermerik ez bada ondasun batzuetan kostuak apalduta aplikatzeko, ez dira kontuan hartuko diru-laguntzarako.

16. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

17. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia dutela egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskabidea osorik dela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa argitzea eska dezake unitate erantzuleak. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioen aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoa eta moduluak, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

18. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du. Ahal bada, ekitaldi bakoitzean gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdia egin ondoren emanen da ebazpena, laguntzaren intentsitatea zehazteko eta eskaerak baloratzeko irizpideak (9. eta 10. oinarrietan ezarriak) behar bezala aplikatu ahal izateko.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da eta eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsiak.

4. Deialdia ixten den egunetik sei hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete beharreko baldintzak eta konpromisoak jasoko ditu.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren babespeko diru-laguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzazioarekin, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietako aktibo fisikoetan”, “Ustiategien bideragarritasuna hobetzeko” delako neurrian.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

7. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, ebazpena espresa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespenik gertatzen bada.

19. oinarria.–Inbertsio proiektua aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik onuradunak beharrezkotzat jotzen badu hasiera batean onetsitako inbertsio planean aldaketak egitea, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Ondasun eta/edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino sei hilabete lehenago.

Aurrekoa galarazi gabe, aldaketaren ondorioz diru-laguntza jaso dezakeen inbertsioa onartutako inbertsioaren %30 baino gehiago murrizten bada, edo 50.000 euro baino gehiago, onuradunak inbertsioak egiteko ezarritako azken eguna baino 12 hilabete lehenago aurkeztu beharko du aldaketa.

2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da, eta honako hauek bermatu beharko dira:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Aldaketa horiek nabarmen gisa sailkatuko dira honako kasu hauetan:

a) Ustiategiko ekoizpenaren ildoa aldatzen bada, sektore, labore mota edo abere espeziearen arabera.

b) Ustiategiko ekoizpenerako baliabideak, laborantzarako hektareak edo abelburuak %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, aurreikusitakoekin alderatuta, inbertsio plana aplikatu ondoan.

c) Obra zibileko, makineriako edo ekipamenduko elementuak laguntzen ahal den inbertsio osoaren %30ean baino gehiago gehitu edo kentzen badira, elementu bakoitzean, eta 15.000 euro baino gehiagoko goiti-beheitia bada.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Onetsita ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira gehituko.

Aldaketa nabarmenak izanez gero, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planerako irizpide tekniko-ekonomiko berei jarraituz, baita kostuak apaltzeko irizpide berei ere. Behar izanez gero, laguntza doitu beharko da.

Aldaketak nabarmenak ez badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

6. Kudeaketa organoak lagungarritzat jo ditzake epean jakinarazten ez diren aldaketak, betiere oinarri honen 2. atalean ezarritakoa eta 15. oinarriaren araberako kostuen apaltzea betetzen badituzte. Bidezkotzat jotzen dituen frogagiriak eskatzen ahalko dizkio onuradunari, 22. oinarrian ezarritako murrizketak galarazi gabe.

Ondorio horietarako, aurreikusitako inbertsioak egiten ez badira, osorik edo hein batean, ez jakinarazitako aldaketatzat hartuko da.

20. oinarria.–Ordaintzeko eskaera.

1. Laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa eskaera zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako formularioaren bidez; hura Nafarroako Gobernuaren web orriko tramiteen katalogoan dago eskura. Hala ez aurkezteak laguntzak galtzea ekarriko du.

2. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako behar diren fakturak eta/edo frogagiri baliokideak aurkeztuko dira, baita diruz laguntzen ahal ziren gastu eta inbertsio guztien ordainagiriak ere.

21. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Onuradunak proposaturiko inbertsio plana gauzatzeko epea 2018ko irailaren 15ean bukatuko da.

2018ko urriaren 1ean bukatuko da epea ordainketa eskaera aurkezteko eta, berarekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak aurkezteko.

Epe horiek ulertzen dira eskatzen eta, arrazoi bidezkoak badira, onartzen ahal diren luzapenez aparte, betiere 2018ko azaroaren 1a arte baino gehiago irauten ez badute.

Oro har, diru-laguntzak onartzea eragin zuen jarduera gauzatu dela egiaztatu ondotik ordainduko dira diru-laguntzok. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren ordainketa eskatzeko unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal dira ustiategietan, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

5. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzkako desbideraketak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaeraren aldean, hurrengo oinarrian aurreikusitako murrizketa eta bazterketa irizpideak aplikatuko dira.

22. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremazio irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Inbertsio plana 12.1.a) oinarrian adierazitako epean bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

2. 12.1.b) oinarrian jasotako konpromisoa (nekazari aktiboarena eta ustiategiaren neurriarena) ez bada betetzen azkeneko ordainketaren aurretik, laguntzak galdu eginen dira, salbu ebazpen honen 4.1.e) oinarriko kasua gertatzen bada; hala izanez gero, laguntza ez da ordainduko harik eta onuradunak organo kudeatzaileari adierazten dion arte Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak dituela.

3. 12.1.e) oinarrian jasotako konpromisoa (gastuen justifikazioarena) edo 12.1.f) oinarrikoa (kontrolen onarpenarena) betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

12.1.g) oinarrian jasotako konpromisoa (informazioa ematearena), 12.1.h) oinarrikoa (beste laguntza batzuen jakinarazpenarena), 12.1.j) oinarrikoa (kontabilitatearena) edo 12.1.m) oinarrikoa (erregistroetako inskripzioarena) betetzen ez bada, konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da. 12.1.j) oinarrian jasotako konpromisoa (agiriak gordetzearena) edo 12.1.k) oinarrikoa (azalpen plakak jartzearena) betetzen ez bada, laguntzaren %50 galduko da.

4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak bete ez direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

Ondorio horietarako, baremazio irizpideak, onuradunak Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako beste neurri batzuetan parte hartzeari dagozkionak, bete direla ulertuko da onuradunak frogatzen ahal baldin badu kasuko laguntzetatik kanpo gelditu dela deialdirako aurrekontu nahikorik ez egoteagatik.

5. Behin inbertsioak gauzaturik, diru-laguntza jaso dezakeen inbertsio gauzatua onetsitakoaren %70 baino txikiagoa baldin bada, egiaz gauzatutako inbertsioari egokituko zaio ordaintzen den zenbatekoa, eta %10eko penalizazioa izanen du, doikuntza egin ondoren kalkulatuta, betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste badu oraindik ere baliozkoak direla gauzatutako planak, bai teknikoki bai ekonomikoki.

6. Eskaeretako aldaketak jakinarazteko betebeharra betetzen ez bada (19.1 oinarrian ezarria), oinarri horren 6. puntua aplikatu behar bada ere, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean.

7. Ordainketa eskaerari loturik, murrizketa hau eginen da:

a) Ordainketa eskabidearen zenbatekoa onargarritasun azterlana egin ondoren ateratzen den zenbatekoa baino %10 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste murriztuko da.

Nolanahi ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen ahal badu ez dela diruz laguntzen ahal ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea.

b) Esleipen eskaeran aipatzen den elementu bakoitzagatik jaso beharreko laguntza kalkulatzeko oinarrizko agiriak aurkezteko, horretarako ezarritako formularioa erabili beharko da ordainketa eskaerarekin batera. Web orrian dago eskura, tramiteen katalogoan.

8. Onuradunak laguntza eskuratzen badu deialdian baina gero, laguntza emateko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta 30 egun baino gehiago igarota, uko egiten badio, edo inbertsio plana aldatzen badu plana gauzatzeko epearen azken urtean, eta aldaketaren ondorioz diru-laguntza jaso dezakeen inbertsioa onartutako inbertsioaren %30 baino gehiago murrizten bada, edo 50.000 euro baino gehiago, nekazari gazteen parte-hartzeari eta lehentasunezko ustiategi, ogibidez nekazari edo nekazari profesionalaren izaerari lotutako balorazio irizpideengatik ematen diren puntuak erdira murrizten ahalko dira hurrengo bi deialdietan. Murrizketa ez da aplikatuko frogatzen bada inbertsioak onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ez direla gauzatu.

9. Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatzekoak izanen baldin entitate onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiak gertatu direla, hurrengo oinarriaren 3. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

10. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

23. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutza interesak ere.

a) 13.2 oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, ezarritako salbuespenak kenduta, ondorio hauek izanen dira:

i) Ekoizpen jarduera bertan behera uzten bada, edo programatik kanpoko beste toki batera eramaten: jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

Honi dagokionez, ez da ulertuko jarduera bertan behera utzi dela pertsona fisikoa den onuradun batek, azken ordainketaren ebazpenaren ondoan, erabakitzen badu nortasun juridikoa duen entitate bat sortzea edo halako batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, baldin eta entitate horren kapital sozialean onuradunak duen partaidetzaren arabera, lehen berak zuenaren adinakoa edo handiagoa bada. Betiere, entitate hartzaileak sailkaturik egon behar du lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa, eta subrogatu etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

Orobat, ulertuko da jarduerari eusten zaiola, onuradunak erretiroa hartzen duelarik, betiere ustiategia beste ustiategi bati eskualdatzen bazaio, eta hura lehentasuneko gisa sailkaturik badago eskualdaketa baino lehenago, edo bere gain hasten ari den gazte bati, eta hark gazteak beren gain hasteko laguntzetan ezarritako konpromisoak bere gain hartzen baditu, betiere titular berria subrogatzen bada etorkizunean bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

ii) Azpiegiturako elementu baten jabetzan –inbertsioak higiezinetan, ekipamenduan edo makinerian– aldaketarik izan bada, eta onuraduna ez bada jada ondasunaren erabiltzaile bakarra, salmenta, lagatze, alokatze edo antzeko sistema baten ondorioz: ondasun horregatik jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

iii) Funtsezko aldaketa bat gertatzen bada, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, eta horrek jatorrizko helburuei kalte egin: jasotako laguntzaren %100 itzultzea. Funtsezko aldaketatzat hartuko da baldin azkeneko ordainketaren unean zeuden Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

iv) Beren gain hasten ari diren gazteen kasuan, nekazari aktiboaren izaeraren betebeharra edo ustiategiaren gutxieneko neurriarena betetzen ez bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

b) Lehentasunezko sailkapenari eustea:

i) Egiaztatzen bada lehentasunezko ustiategi izaera konpromisoko lehenbiziko urtean galdu dela, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15.

ii) Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak ez badu bere dimentsioa murrizten Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago.

c) Ustiategiaren kokapena mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualdeetan mantentzea. Mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualde baten dagoen ustiategiaren izaera konpromisoaren lehenbiziko urtean galtzen bada, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15. Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak bere azalera osoa murrizten ez badu mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturaz bereziki mugaturiko eskualde batean.

d) Egiaztatzen bada ez dela bete, pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakume izaten jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %20 galduko da, salbu konpromisoa betetzea, materialki, ezinezkoa izan bada.

e) Ez bada betetzen parte hartzen jarraitzeko konpromisoa Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan abiarazitako nekazaritzako eta ingurumeneko neurrietan, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluaren arabera, edo nekazaritza ekologikoari buruzko neurrian, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluaren arabera, orduan jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

f) Ez bada betetzen parte hartzen jarraitzeko konpromisoa Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateek emandako aholkularitza neurrietan, 1305/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera, orduan jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

g) Ez bada betetzen parte hartzen jarraitzeko konpromisoa Nafarroan kalitate araubideei buruz 1305/2013 Erregelamenduaren 16. artikuluaren arabera ezarritako neurrian, orduan jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean eta %10 hirugarrenean.

3. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez da ulertuko aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak bete gabe gelditu direla:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiapena edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, onuradunen azienda edo labore guztiak edo zati bat kaltetu dituena.

4. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

24. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa ere.

25. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

KONTZEPTUA

EUROAK/UNITATEA

Lurrak erostea

1.–Lehorreko lurra/ha

5.000

2.–Freskorako lehorreko alorra/ha (NPB =>2.500 kg/ha)

9.000

3.–Pentzeak/ha

6.500

4.–Larrea/ha

2.500

5.–Ureztalur intentsiboa/ha

17.850

6.–Aldizkako ureztalurra/ha

9.000

7.–Laborantza egonkorreko ureztalur intentsiboa/ha

20.000

8.–Laborantza egonkorreko lehorreko alorra/ha

10.000

9.–Industrialdeko lurra/m²

25

Luberritzeak eta sasi garbiketak

1.–Lur sasitsurik gabea/ha

500

2.–Lur sasitsua/ha

1.070

3.–Sasi garbiketa, %50etik beheitiko sastraka dagoela (hektareako)

230

4.–Sasi garbiketa, %50etik goitiko sastraka dagoela (hektareako)

440

Bideak

1.–Bide osoa (honako hauek barne: sasi garbiketa, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztapena eta trinkotze lanak)/m²

7,50

2.–Bide sinplea (sasi garbiketa, lurra profilatzea, ureztapena eta trinkotze lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m²

5,75

3.–Areka gaineko pasabidea (honako hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoiztatzea –beharrezkoa bada–, igeltserotza lanei dagokien zati proportzionala, erauzketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml

–Diametroa 30 cm

70

–Diametroa 40 cm

100

–Diametroa 50 cm

150

–Diametroa 60 cm

200

–Diametroa 80 cm

250

4.–Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta halabereko zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere)/bakoitza

6.000

Finkak hobetzea

1.–Hustubide berriak (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–euro/m³

1,5

–euro/metro lineala

3

2.–Ubideak garbitzea/m³ (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–euro/m³

1,25

–euro/metro lineala

2,5

3.–Lur erauzketa eta buldozer bidezko garraioa, tarte aldakorretara/m³

0,68

4.–Lur erauzketa pala kargatzailearekin, eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³

1,70

5.–Lur-erauzketa beldar-traktorearekin, eta are-makina motordunean garraiatzea, finkaren barnean/m³ lur

1,25

6.–Nibelazioa edo landare geruza kentzea are-makina motordunarekin, finkaren barnean/m³ lur

0,85

7.–Arroka erauzketa, baita karga eta garraioa edo lurperatzea ere/m³

22

8.–Zangak, putzuak etab. hustea/m³

13

9.–Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³

2

10.–Drainatzeak

10.1. Geotestila drainatzeetarako, euro/m.l.

1

10.2. Hodi eta legarrez drainatzea, euro/m.l.

8

10.3. Legar edo hodiz drainatzea, euro/m.l.

6

10.4. Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko

5

11.–PVCko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko, euro/m.l.

16

Ureztapenak oro har

1.–Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

11

2.–Irazgaizteko xafla elastikoko ureztatzeko putzuak, xafla geotestila, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondatzea, inguruko hesitura, hainbat hormigoiztatze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

16

3.–Ura hartzeko azaleko putzua, honako hauek barne: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/metroa (sakon)

255

4.–Ureztapeneko etxola, zolata barne/m²

600

Lurzatiko ekipamendua nekazaritzako interes pribatuko ureztapen instalazioetarako

1.1. Aspertsiozko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euro/ha)

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea

4.200

–Azaleko instalazioak >= 2 hektarea eta < 5,5 hektarea

3.700

–Azaleko instalazioak >= 5,5 hektarea eta < 10 hektarea

3.300

–Azaleko instalazioak >= 10 hektarea

3.000

1.2. Aspertsiozko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha

2.600

2.–Tantakako ureztapena (euro/ha)

2.400

3.–150 metro baino gutxiagoko erradioa duen edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duen pibotaren bidezko ureztaketa (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

4.–Pibotaren bidezko ureztapena, 150 metroko erradioa edo handiagoa duenean eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duenean (pibotaren metro linealeko)

200

5.–Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena:

5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (hektareako). Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b)

a) Pibotak ureztatutako azalerarako (pibotaren metro linealeko)

200

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda (hektareako)

4.700

5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, diruz laguntzen ahal den aurrekontua kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, betiere horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. ataleko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b ataleko kopurua aplikatuko zaio

Aurrekoen konbinazioak

6.–Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez

6.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

6.2. 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzagatik)

5.800

7.–Hipodromo bidezko ureztapena

7.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik (makina bakoitzagatik)

10.300

Landaketak (ha-ko)

1.–Mahatsondoak/hektarea

5.305

2.–Belaiak paratzea, honako hauek barne: lurra lantzea, hondoko ongarriketa egitea, haziak lortzea eta ereitea/hektarea

585

3.–Lehorreko lurrean fruta-arbolak landatzea

3.1. Landaketa lanak dentsitatea delarik < 300 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

7,62

3.2. Landaketa lanak dentsitatea delarik ≥ 300 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

4,79

Landarea, proformako fakturen bidez

4.–Ureztalurrean fruta-arbolak landatzea

4.1. Landaketa lanak dentsitatea delarik < 1.000 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

7,69

4.2. Landaketa lanak dentsitatea delarik 1.000etik arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

1,34

4.3. Landaketa lanak dentsitatea delarik > 5.000 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

0,73

La planta mediante facturas pro-forma

5.–Labandina

Landaketa lana/bakoitza

0,23

Landarea, proformako fakturen bidez

6.–Arte gaineko boilurra/hektarea

2.627

7.–Lupulua/hektarea

7.536

8.–Arnika/hektarea

4.377

9.–Menda/hektarea

2.591

10.–Belar bedeinkatua/hektarea

2.191

11.–Ahabia/hektarea

2.988

12.–Mugurdiondoa/hektarea

14.368

13.–Andere-mahatsa/hektarea

10.268

Fruitu arbolak sartzeko euskarri osagarriak

1.–Zurkaitzak

1.1. Zurezkoak, banakakoak/ha

1.900

1.2. Landare-sare metalikoa/ha

4.000

1.3. Kiwiondoarendako sarea/ha

6.500

1.4. Lupulua kontzeko eta gidatzeko egitura iraunkorrak/ha

13.250

1.5. Zutoinen egitura/ha

13.500

2.–Kazkabarraren kontrako sarea:

2.1. Euskarri egitura partekatu gabe/ha

11.700

2.2. Euskarri egitura partekatuta/ha

9.450

3.–Haize-babesak: kiwiondoarendako berezia/ha

7.000

Zainzurien landaketa (ha-ko):

1.–Ureztalurreko landaketa

7.500

2.–Lehorreko lurreko landaketa

5.500

Berotegiak

1.–Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabea/m²

13

2.Multikapera plastikoz estalia < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

20

3.–Multikapera plastikoz estalia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

25

4.–Multikapera estalia eta alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, edo gisakoak, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

40

5.–Multikapera, alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, eta estalki plastikozkoa dituena, eta motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

30

6.–Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m²

15

7.–Pantaila termikoa/m²

10

8.–Laborantza-mahaia/m²

36

9.–Aire-berokuntza/m²

6

10.–Biomasa bidezko aire-berokuntza/m²

10

11.–Aspertsioaren eta tantakaketa orokorraren bidezko ureztapena, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

6

12.–Ureztapen lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

8

13.–Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (honako hauek barne: zimendua, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²)

115

Abeltzaintzako eraikuntzak

1.–Esnetarako ustiategiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

2.–Haragitarako ustiategiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

3.–Zerriak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

280

4.–Untxiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

5.–Ahateak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

180

6.–Hegaztiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

7.–Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (honako hauek barne: lur erauzketak, zolatak, horma txikiak eta saneamenduak)

50

Bertzelako eraikuntzak

1.–Simaurtegia

1.1. Zolata/m²

30

1.2. Hormak/m³

300

1.3. Egitura eta estalkia/m²

80

2.–Hobiak

2.1. Hobia/m³

70

2.2. Minda-putzuaren estalkia/m²

70

3.–Hormigoi armatuko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

8

4.–Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

1,25

5.–Hormigoiztatzea/m³

130

6.–Irazgaizteko xafla, minda putzurako >1000 m²/m²

15

7.–Irazgaizteko xafla, minda putzurako ≤ 1000 m²/m²

18

8.–Hormigoi proiektatua edo “GUNITA” paratzea, 5 cm-ko lodiera/m²

15

9.–Bazka-siloa (zolata eta paretak)/oinplanoaren m²

140

10.–Eustormak/m³

400

11.–Nabeen itxitura/paretaren m² (toldoak salbu)

30

12.–Edozein diametroko kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoztatzea -beharrezkoa izanez gero-, erabat funtzionala eta bukatua.

–euro/m³

50

–euro/Tm

25

13.–Isolamenduak

13.1. Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (m²)

7

13.2. Lodierako cm erantsi bakoitzetik (m²)

2

14.–Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²)

400

Abeltzaintzako ekipamendua/nabeko m²

1.–Behi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, bazkategiak, askak, banaketa lerroak eta hesiak)

30

2.–Ardi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak, uraren eta pentsuaren banaketa lerroak eta hesiak)

25

3.–Oiloak/nabeko m² (barne dira errutegiak, slatak, kotak eta bazkategiak)

75

4.–Zerri azienda/nabeko m² (barne dira pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak, hesi sanitarioak eta aireberritze estatikoa)

4.1. Gizentzeko txerriak/m²

35

4.2. Txerri ernalduak/m²

55

5.–Untxia/nabeko m² (barne dira amatzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema)

55

Esnetarako edo haragitarako behi aziendarendako ekipamendua

1.1. Minden irabiagailu murgildua/bakoitza

6.400

1.2. Palarrak/bakoitza

11.500

1.3. Aratxeak edoskiarazteko makina/bakoitza

10.700

1.4. Plantxen goma/m²

60

1.5. Kautxuzko lastaira/m.l.

125

1.6. Hazkagailua/bakoitza

1.500

1.7. Jezteko errobota/bakoitza

127.000

1.8. Aratxeendako etxola, parkea barne/bakoitza

560

1.9. Esnea hozteko tanga >10.000 litro/bakoitza

45.000

1.10. Esnea hozteko tanga <10.000 litro/bakoitza

27.000

1.11. Aska/bakoitza

300

1.12. Harrapatokia < 4 metro luze/bakoitza

170

1.13. Harrapatokia >= 4 metro luze/bakoitza

250

1.14. Hesia < 4 metro luze/bakoitza

160

1.15. Hesia >= 4 metro luze/bakoitza

280

1.16. Langa < 4 metro luze/bakoitza

150

1.17. Langa >= 4 metro luze/bakoitza

235

1.18. Etzalekua/bakoitza

120

1.19. Kanpoko bazkategia/bakoitza

1.300

1.20. Barneko bazkategia/bakoitza

200

Hornidura

1.–Ur hornidurak. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko eta/edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta paso-giltzak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

12

2.–Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

70

3.–Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Honako hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, tenkaketarako osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

70

4.–Transformadorea. Honako hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/bakoitza

24.000

Biltegiak

1.–Biltegi itxia/m²

150

2. 2-3 paretako biltegi itxia/m²

120

3.–Estalia eta paretagabea/m²

100

4.–Lehorpea/m²

75

Produkzio, eraldaketa eta/edo merkaturatze zentroa

1.–Eraikin berriak egitea eta eraikin zaharrak handitzea (lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra) m²

1.1. Osasun eta girotze errekerimendu altuak dituztenak (haragikien industria, esnekien industria...)

380

1.2. Osasun eta girotze errekerimendu ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak)

340

1.3. Lehengai, azken produktu eta beste produktu batzuen biltegiak, osasun eta girotze errekerimendu berezirik gabe

290

2.–Eraikin zaharren egokitzapenak m²

280

Hesiak eta itxiturak (honako hauek barne: sartzeko ateak eta atakak, atea automatikoak salbu)

1.–Sare erronboidal zokaloduna (2 m)/metro lineala

35

2.–Sare erronboidal zokalorik gabea (2 m)/metro lineala

25

3.–Harri-horma 2 m/metro lineala

45

4.–Autopistako sarea/metro lineala

5

5.–Burdin-haria/metro lineala

6

6.–Heskaia/metro lineala

15

7.–Urbanizazio arbolak/bakoitza

30

Azienda erostea/burua

1.–Esnetarako behi azienda

1.1. Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartadunak/burua

1.890

1.2. Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartarik gabeak/burua

1.610

2.–Haragitarako behi azienda

2.1. Haragitarako behi piriniarrak edo biga piriniar ernalduak edo hazitarakoa, kartadunak/burua

1.715

2.2. Haragitarako behiak edo haragitarako biga ernalduak edo hazitarakoa/burua

1.430

2.3. Haragitarako urtebeteko bigak/burua

1.000

3.–Ardi azienda

3.1. Esnetarako ardia eta aharia/burua

140

3.2. Esnetarako arkaztea/burua

100

3.3. Haragitarako ardia eta aharia/burua

120

3.4. Haragitarako arkaztea/burua

80

3.5. Jezteko ahuntza eta antxume arra/burua

250

3.6. Ahuntza umearekin/burua

300

3.7. Beste arrazetako ahuntzak/burua

70

4.–Zerri azienda

4.1. Umetarako zerrama/burua

420

4.2. Aurrerako zerrama/burua

280

5.–Untxiak

5.1. Ernalketarako untxi arrak/burua

20

5.2. Umatzeko untxi emeak/burua

7

6.–Zaldi azienda

6.1. Auritz arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.1.1. Behorra /burua

1.100

6.1.2. Aurrerako behoka/burua

700

6.1.3. Garañoa/burua

2.000

6.2. Nafarroako zaldikoa arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.2.1. Behorra/burua

1.000

6.2.2. Aurrerako behoka/burua

625

6.2.3. Garañoa/burua

1.300

6.3. Zaldi azienda mestizoa

6.3.1. Behorra/burua

715

6.3.2. Aurrerako behoka/burua

500

6.3.2. Garañoa/burua

1.200

7.–Zezenketarako behi azienda

7.1. Behitarako zezena/burua

1.500

7.2. Behi ama, behitarako ez den zezena/burua

1.000

7.3. Bigak/burua

600

7.4. Txahalak/burua

300

8.–Landako oiloa edo ekologikoa/bakoitza

5

9.–Erlezaintza

9.1. Zurezko kutxak/bakoitza

45

9.2. Argizari koadroak/bakoitza

2

9.3. Erle multzoak/erle multzoa

45

Nekazaritzako makineria/bakoitza

1.–Traktoreak

1.1. Pot. < 50 ZP

13.600

1.2. 50 ≤ pot. < 100

31.000

1.3. 100 ≤ pot. < 150

53.200

1.4. 150 ≤ pot. < 200

77.000

1.5. 200 ≤ pot. < 250

100.500

1.6. Pot. ≥ 250

133.000

2.–Motokultoreak

3.200

3.–Uzta biltzeko makina autopropultsatuak

3.1. Zerealak (bihiak-haziak) edo bestelakoak biltzeko makina

142.700

3.2. Bazka biltzeko makina autopropultsatuak

222.000

3.3. Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

98.400

3.4. Frutagintzako plataforma autopropultsatua

20.300

3.5. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastia, olibondoa eta gisakoa)

156.300

3.6. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

52.100

3.7. Barazkiak (lekak, ilarra, ziazerba) biltzeko makina autopropultsatuak

358.500

3.8. Barazkiak (tomatea) biltzeko makina autopropultsatuak

135.000

4.–Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

4.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

33.500

4.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

30.500

4.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

110.200

4.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

54.200

4.5. Unifeed motako nahasgailuak

110.000

5.–Gurditraktorea

13.900

6.–Laborantzako makineria

6.1. Golde belarriduna

16.000

6.2. Lurpea lantzeko makina-destrinkotzailea

4.500

6.3. Chisel goldea

8.500

6.4. Lurra lantzeko makina errotore bidezkoa-errotokultorea

5.700

6.5. Disko-area

10.500

6.6. Lurra lantzeko makina arantzaduna edo besoduna

7.900

6.7. Are abiarazia

20.000

6.8. Alperrak

10.000

6.9. Motosega

5.300

6.10. Harriak kentzeko makina

9.500

6.11. Berdingailua

15.500

7.–Erein eta landatzeko makinak

7.1. Lerroan ereiteko makinak (zurrustakakoak)

16.000

7.2. Kolpeka ereiteko makinak (bihiz bihikoak/doitasunezkoak)

23.000

7.3. Zuzenean ereiteko makinak

50.000

7.4. Birlandatzeko makinak

14.800

8.–Tratamenduetarako ekipoak

8.1. Zipriztingailuak

11.000

8.2. Zipriztingailu autopropultsatua

89.500

8.3. Atomizagailu-langarreztagailua

6.000

8.4. Hautseztagailuak

6.000

9.–Ongarriak eta ura ekartzeko ekipoak

9.1. Ongarritzeko makina herrestatuak

9.900

9.2. Ongarritzeko makina esekiak

4.400

9.3. Simaurra hedatzeko orga

16.500

9.4. Minden zisterna

49.300

10.–Bazka biltzea

10.1. Sega-makina (egokitzailea)

17.000

10.2. Sega-makina (ez egokitzailea)

7.900

10.3. Eskuareak

12.500

10.4. Xehatzeko makinak

15.600

10.5. Ohiko paka-makinak

17.800

10.6. Paka handiak egiteko makinak

76.200

10.7. Paka biribilak egiteko makinak

20.900

10.8. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

9.300

10.9. Zamagailua (traktore paladuna)

6.400

10.10. Unifeed herrestatua

26.300

10.11. Bestelakoak (etzanarazteko makinak)

13.900

10.12. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)

4.900

11.–Uzta biltzeko beste makina batzuk

11.1. Plataforma herrestatuak

50.600

11.2. Zuhaitz-astingailuak

35.000

11.3. Mahatsa biltzeko makina herrestatuak

50.200

12.–Beste makina herrestatu edo eseki batzuk

12.1. Hondakinen birringailua

7.200

12.2. Hostoak kentzeko makinak

12.600

12.3. Inausi aurreko makinak

9.900

12.4. Nibelatzeko makina

26.100

13.–Atoiak (orokorra)

13.1. Bainuontzi-atoiak

12.400

13.2. Plataforma-atoia

9.000

13.3. Mozteko tresneria eramateko atoia

2.500

13.4. Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa- Fardo txikia elkartzeko makina

39.500

13.5. Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa- Fardo handia biltzeko makina

65.000

13.6. Bazkarendako atoi autokargatzailea

59.000

13.7. Bestelako atoiak-Autoan azienda eramateko atoia

3.000

13.8. Bestelako atoiak-Atoi trakzionatua

3.800

13.9. Bestelako atoiak-Atoi autoegozlea

37.500

13.10. Bestelako atoiak-Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

10.100

13.11. Bestelako atoiak-Mahatsa biltzeko atoiak

17.100

14.–Bestelako ekipoak

14.1. GPSak

9.400

14.2. Jasogailuak

3.500

14.3. Amaigabea

1.650

14.4. Minden irabiagailua, traktoreari lotua

3.100

14.5. Urez garbitzeko makina

1.800

14.6. Tripuntala

8.850

III. eranskina

Gehieneko azalera eraikuntzetan

ABELTZAINTZAKO INSTALAZIOAK (burua/m²)

1.–Esnetarako behiak/burua. Aurrerakoak barne, etzalekuekin

25

2.–Esnetarako behiak/burua. Aurrerakoak barne, azpi beroarekin

30

3.–Haragitarako behi azienda, aurrerakoak eta gizentzea barne

30

4.–Esnetarako ardi eta ahuntzak/burua. Aurrerakoak barne, etab.

5

5.–Haragitarako ardi eta ahuntzak. Aurrerakoak barne, etab.

3,5

Nekazaritzako biltegiak (m²/ULU)

400

6.–Gehieneko azalera biltegiko (m²)

1.000

IV. ERANSKINA

Inbertsio berritzaileak

1.–Analisi ekipoak.

Labore intentsiboen eta estentsiboen garapen mailaren detektagailua.

Erregulazio eta kontrol ekipoak.

–Ereintzako tarteak eta dosiak, laborantzako lanak eta uzta erregulatzeko sistema elektronikoa.

Gidatzeko sistemak GPSaren bidez.

–Gidatzeko sistema pilotu automatikoaren bidez:

Mapaketa sistemak.

–Traktoreen eta uzta-makinen mapaketa sistema.

Nekazaritzarako (berotegiak barne) eta abeltzaintzarako doitasun softwarea.

Kudeaketa eta kontrol automatikorako plataformak abeltzaintzan (sistema adimendunak, abereak lokalizatzeko GPSak instalatzea, instalazioetan sentsoreak jartzea).

Iragarkiaren kodea: F1609695