171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

541/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuaren 2016ko Prestakuntzako eta I+Geko Planean jasota dauden doktoratu aurreko laguntzen deialdia onesten duena.

Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatzen du doktoratu aurreko laguntzen deialdia onetsi eta argitaratzea, Nafarroaren intereseko doktore tesi bat egiteko. Laguntza horiek Hezkuntza Departamentuaren 2016ko Prestakuntzako eta I+Geko Planaren barruan daude.

Ikerketa, zientzia eta berrikuntza Nafarroako Foru Komunitatearen modernizazio eta aurrerakuntzarako elementuak diren aldetik, Nafarroako Gobernuak horiek garatzeko egiten dituen ekintzen artean Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren laguntza programen deialdiak daude, ikertzaileak trebatzeko eta Nafarroarentzat interesa duten ikerketa-proiektuak egiteko. Programa horiek guztiek Prestakuntzako eta I+Geko laguntza planak izenekoak osatzen dituzte, helburu estrategiko nagusi batekin: ikertzaileen masa kritikoa trebatu eta lortzea Nafarroan, Foru Komunitatean ezagutzan oinarritutako eredu sozioekonomikoaren garapena bultzatzeko gai izanen dena.

Jarduketa hauen esparru juridikoa Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.7 artikuluan ezarritakoa da, horrek ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa duela ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloan. 2016ko laguntza plana legealdirako akordio programatikoaren baitan sortu zen, izan ere, epe ertain eta luzera hartu beharreko neurrien artean hau ezartzen du: “I+G+b sustatzeko konpromiso estrategikoa eta aurrekontuen arlokoa mantentzea”.

2016ko planean, doktoratu aurreko laguntza programa baten ezarpena aurreikusita dago, Nafarroarentzat interesa duen doktore tesi bat egiteko. Laguntzek hiru urteko iraupena izanen dute eta doktoratu aurreko kontratu izaera; Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin eta doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuarekin bat datoz.

Deialdi hau finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak, 2016ko uztailaren 27an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman dio Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari zenbait urtetarako gastua egiteko, gehienez 630.150 eurokoa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoa kontuan izanik, aginduzko txostenak eta Nafarroako Gobernuaren uztailaren 27ko Erabakia ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016ko Prestakuntzako eta I+Geko Planean jasota dagoen doktoratu aurreko laguntzen programarako deialdia onestea; oinarriak ebazpen honen eranskin bakarrean jaso dira.

2. Gehienez ere 630.150 euroko gastua baimentzea, urte anitzekoa, “Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapen Planerako laguntzak (I+G)” izeneko 411001-41210-4812-322304 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko 40004261 espedientea, Diru-laguntzen Base Nazionaleko 313884 deialdi kodea), edo 2016ko, 2017ko, 2018ko eta 2019ko aurrekontu orokorretan horretarako sortzen diren parekoen kargura.

Deialdirako hasieran aurreikusten den gehieneko gastuaren banaketa honako hau da:

AURREKONTUA (euroak)

GUZTIRA

2016

2017

2018

2019

Doktoratu aurreko laguntza programa, Nafarroarentzat interesa duen doktore tesi bat egiteko

52.500

210.050

210.050

157.550

630.150

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzura, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeei, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko eta Tuterako Zentro Elkartuetako zuzendariei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Araubide Administratiboaren Atalari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

I. deialdia Doktoratu aurreko laguntzak, Nafarroarentzat interesa duen doktore tesi bat egiteko

Hizkera ez sexistaren adierazpena:

Agiri honetan pertsona, gizatalde edo kargu akademikoak genero maskulinoarekin aipatzen direnean, markatu gabeko genero gramatikala dela ulertzen da, eta beraz, emakumeak nahiz gizonak aipatzen ahal dira horrela.

Hitzaurrea.

Ikerketa lanak sustatzeko, ikertzaileak hasierako etapetan kontratatzea Nafarroako Gobernuak zientziaren eta teknologiaren arloan gauzatu nahi dituen politiken lehentasunezko ildoetako bat da.

Ikerkuntza eta irakaskuntza elkarren osagarri izateak interesa eransten dio gradu ondoko etapari, eta hau, azken finean, unibertsitateko irakaskuntzara iritsi aurreko urrats bat da. “Boloniako prozesua” deitutakoaren egungo egoeran, beharrezkoa da etorkizuneko irakasleen ikerketa arloko prestakuntza egokitzea, Europako Ikerketa Esparruan eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan sortzen diren espektatibak bete eta helburuak erdiesteko.

Deialdi honen bidez, Nafarroako Gobernuaren asmoa ikerketaren kalitatea zaintzea eta baliabideen banaketa eragimenez egitea da; bestalde, onuradunak profesionalen munduaren errealitatera hurbiltzen ditu, ikerketa bat (doktore tesia) egiteko eta ikertzailearen berezko trebetasunak bereganatzeko xedea duten kontratuak gauzatuz.

Azkenik, deialdi honetan parte hartzeko, onuradunak konpromisoa hartu beharko du Nafarroak haien prestakuntzan egiten duen inbertsioa erkidegoari itzultzeko. “Itzulketa” hori garapen profesionalerako plan bat aurkeztuz lortzen da; horrek aukera emanen die Nafarroako entitate batean ikerketa lanean jarraitzeko, edo Nafarroako enpresa batean sartzeko, egindako doktore tesiarekin zerikusia duen berrikuntza proiektu bat garatzeko.

1. oinarria.–Xedea edo helburua.

Deialdi honen helburua doktoreen prestakuntza sustatzea da, jatorrizko ikerlan bat (doktore tesia) egiteko laguntzak emanez norgehiagoka araubidean. Ikerlan horrek interesa izan behar du Nafarroarentzat, Nafarroako goi mailako hezkuntzaren eta ikerketa zientifikoaren sisteman, eta, horrenbestez, Nafarroako ehun produktiboan ikerketarako talentua sartzen laguntzeko.

2. oinarria.–Bete beharrekoak.

Laguntza hauek eskuratu ahal izanen dituzte baldintza hauek betetzen dituzten goi mailako tituludunek:

1. Lotura izatea Nafarroarekin. Deialdi honen ondorioetarako, baldintza hori beteko du, soilik, egoera hauetako batean dagoenak:

a) Nafarroan erroldaturik egon izana eskaera egunaren aurreko azken bi urteetan, gutxienez, etenik gabe.

b) Nafarroan erroldaturik egon izana 10 urtez gutxienez.

c) Nafarroan jaioa izatea, eta Nafarroako unibertsitate batean onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea 2016-2017 ikasturtean doktorego programa bat egiteko.

d) Doktorego programetan sartzeko bide ematen duten goi mailako ikasketak Nafarroan eginak izatea, eta erkidego honetako unibertsitate batean onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea, 2016-2017 ikasturtean doktorego programa bat egiteko.

2. 2016-2017 ikasturtean doktorego programa bat egiteko onartua egotea edo onartua izateko eskaera egina izatea.

3. Doktore tesia zein unibertsitatetan egin behar duen, unibertsitate horrek emandako txostena izatea, laguntza ematearen aldekoa.

4. Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, doktoratu aurreko laguntzarik, kontratu izaerakorik, jaso ez izana.

5. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak betetzea eskabideak aurkezteko epean.

3. oinarria–Atxikitze zentroak.

1. Deialdi honen ondorioetarako, Espainiako unibertsitate zentroak atxikitze zentrotzat joko dira kontratatzeko gaitasuna badute eta haietan doktore tesiak inskribatu eta defendatu eta doktore titulua eskuratzen ahal bada.

2. Atxikitze zentroak laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile izanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen du.

3. Doktoregoa atzerriko unibertsitateetan egiteko eskaeren kasuan, zentro horiek ez dira entitate laguntzaile izanen, eta laguntza onuradunari emanen dio zuzenean deialdia egin duen organoak, beka moduan.

4. oinarria.–Laguntzaren ezaugarriak.

4.1.–Izaera eta iraupena.

1. Doktoregoa Espainiako unibertsitate batean egiten denean, laguntzak doktoratu aurreko kontratuak izanen dira, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legean aurreikusi bezala.

2. Doktoregoa atzerriko unibertsitate batean egiten denean, aldiz, laguntza beka moduan emanen da.

3. Laguntzen gehieneko iraupena 3 urtekoa izanen da; laguntzak jasotzeko, kontratuak formalizatuko dira edo bekak emanen dira, bi kasuetan urtebetekoak, urtero berritzekoak. Horiek berritzeko prozedura 13.3 oinarrian ezarritakoa izanen da.

4. Eskatzaileak doktoratu aurreko beste laguntza bat, kontratu izaerakoa, jaso badu deialdian baimendutako mugen barrenean, laguntzaren aldia modu proportzionalean murrizten ahalko da eskatzaileak hura jaso duen denboraz.

4.2.–Zenbatekoa:

Laguntzaren zenbatekoan kontzeptu hauek izanen dira:

1. Mantenua.

a) Kontratu gisa ematen diren laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa soldataren zenbatekoaren eta Gizarte Segurantzarako enpresa ekarpenen batura izanen da. Urtean urteko kotizazio tasak eta hobariak aplikatuko dira. Hileko soldata gordina 1.150 euro izanen da eta urtean halako 14 soldata ordainduko dira. Beraz, urtean 16.100 euro gordin.

b) Beka gisa ematen diren laguntzak.

Laguntzaren hileko kopurua honen emaitza izanen da: ezarritako modulua, 1.150 eurokoa, bider koefiziente zuzentzaile bat, IV. eranskineko taularen araberakoa. Zenbateko horiek eguneratu ahal izanen dira urtero, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

2. Matrikularen kostua eta doktore titulua.

Laguntza jasotzen den hiru urteetan izandako gastu administratiboak (matrikulak, unibertsitate tasak, titulua eskatzeko gastuak, etab.) finantzatuko dira, gehienez ere 1.500 euro.

3. Bidaia gastuak.

Tesia atzerriko unibertsitateetan egiteko laguntzek urteko osagarri bat izanen dute, zentrorako joan-etorriko bidaia bat ordaintzeko eta atzerrian laguntza aseguru bat kontratatzeko; osagarri horren zenbatekoa taula honi jarraikiz ezarriko da:

DISTANTZIA

1.000 km-RAINO

1.001-2.500 km

2.500 km BAINO GEHIAGO

Lekualdatzeko gastuak

300 euro

600 euro

1.000 euro

Asegurua

300 euro

5. oinarria.–Aurrekontuko diru-kopurua.

Laguntza hauen gastuak aurrekontuko “Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak” izeneko 411001-41210-4812-322304 kontu-sailari egotziko zaizkio 2016an eta hurrengo urteetan, aurrekontuko diru erabilgarriaren arabera. Deialdi honetarako 630.150 euroko gastua eginen da gehienez.

Hasieran aurreikusten den urtez urteko banaketa honakoa da:

–2016. urtean: 52.500 euro.

–2017. urtean: 210.050 euro.

–2018. urtean: 210.050 euro.

–2019. urtean: 157.550 euro.

6. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan. Deialdi honen ondorioetarako, Espainiako unibertsitate publikoetako erregistroak baliozkotzat joko dira, eskabidea aurkezten duenaren atxikitze zentroa denean. Zentro horiek eskabidea jaso eta gero instrukzio organo eskudunari igorri beharko diote 15 eguneko epean gehienez.

7. oinarria.–Eskabideari erantsi behar zaizkion agiriak eta horien tratamendua.

7.1.–Nahitaez aurkeztu behar diren agiriak:

A) Agiri administratiboak.

1. Eskabide normalizatua, I. eranskineko ereduaren araberakoa, datu guztiak beteta eta eskaera egiten duen ikertzaileak sinatua.

Eskabide ereduak erantsia du adierazpen bat, eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela dioena. Horrekin batera, Hezkuntza Departamentuari baimena ematen dio zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela egiaztatu ahal dezan diru-laguntza emateko ebazpen proposamena ematerakoan.

2. Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo nortasuna eta jaiolekua frogatzen dituen beste agiri ofizial batena.

B) 2. oinarrian deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak doktoregaiak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

1. 2.1 oinarrian ezarritako loturari dagokion betebeharra betetzen duela frogatzen duen agiria.

2. Eskatzailea 2.2 oinarrian adierazitako moduan doktorego programa batean onartuta dagoela (edo onartzeko eskaera egina duela) frogatzen duen agiria.

3. Doktore tesia egin behar duen unibertsitateak emandako aldeko txostena.

a) Espainiako unibertsitateen kasuan, txostena entitatearen lege ordezkariak sinatu beharko du, eta entitateak laguntza jasoko duen ikertzailea kontratatzeko konpromisoa hartzen duela adierazi beharko da bertan, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 20. eta 21. artikuluetan adierazitako moduan. Horrekin batera, adierazi beharko du Prestakuntza aldian ari diren Ikertzaileen Estatutuari buruzko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako eginbeharrak betetzeko konpromisoa, bai eta deialdi honetan araututakoak ere; bereziki, entitate laguntzailea izatea onartzen duela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako.

b) Atzerriko unibertsitateen kasuan, txostena tesiaren zuzendariak edo doktorego programaren arduradun akademikoak sinatu beharko du, eta deialdi honen 10.3 B) oinarrian ezarritako betebeharrak betetzeko konpromisoa adierazi beharko da bertan.

C) Eskaerak 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz egoki puntuatzeko behar diren agiriak.

1. Doktorego programan sartzea ahalbidetu dion titulua eta tituluaren ziurtagiri akademiko pertsonala, xehakatua eta osoa. Gainditutako irakasgai guztiak agertu behar dira ziurtagirian beren kredituekin, bai eta lortutako kalifikazioak eta ikasturteak ere. Lizentziadun edo ingeniari titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu bada, ikasketa horien ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko da. Bigarren zikloko lizentziaturen kasuan, horrez gain lizentziatura horretan sartzea ahalbidetu zioten ikasketetako lehen zikloaren ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko du.

Titulua atzerrian lortu baldin badu, 8.2 oinarrian ezarritako koefizientea modu egokian esleitzeko, homologazioa frogatu beharko da, bidezkoa bada. Titulua III. eranskinean berariaz sartu gabeko herrialde batekoa baldin bada, herrialde horretako kalifikazio sistema azaltzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

2. Doktoregaiaren merezimenduak, II. eranskineko ereduaren arabera egina, eta bertan azaltzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko ziurtagiriak.

3. Doktore tesiaren proiektuko memoria. 8.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz modu egokian puntuatzeko beharrezkoak diren elementuak bilduko ditu, eta bereziki:

a) Helburuen definizioa, gaia zertan den, hipotesia, metodo zientifikoa, erabili beharreko iturriak eta bitartekoak eta denbora-plangintza. Norgehiagokako laguntzekin edo proposatutako tesi proiektua garatuko duten enpresekin egindako ikerketa kontratuen bidez ikerketa egin bada, berariaz aipatu beharko da.

b) Proiektuaren gaiak Nafarroarentzat duen interes berezia berariaz azaltzen duen atala.

c) Atal batean berariaz azalduko da proiektua egiteak Nafarroako goi mailako hezkuntza sistemari eta ikerketa zientifikoari nolako onura ekar diezaiekeen, eta ikertzailearen karrera etorkizunean Nafarroan garatzeko emanen dizkion aukerak.

d) Atal batean berariaz azalduko da ikerlanaren emaitzen transferentziak Nafarroan etorkizuneko ekintzailetza proiektu bat egiteko izan ditzakeen aukerak.

4. Nazioarteko laguntzek (Erasmus Mundus, Acciones Marie Curie, etab.) edo Nafarroako enpresek edo entitateek finantzatutako doktorego programa bat ikasteagatik ezarritako puntuazioa (8.1.4.b oinarria) lortzeko, hori hala dela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

7.2.–Dokumentazioa eta haren tratamendua direla-eta kontuan hartu beharreko arauak:

1. Nahitaez aurkeztu beharreko agirietako bat espedientean falta denean edo, kudeaketa organoaren iritziz, osorik ez badago, Administrazioak horren berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hamar egun naturaleko epean zuzen dezan akatsa. Ohartaraziko zaio agiri hori ez aurkezteak zer ondorio ekarriko lituzkeen, agiria zein den kontuan hartuz, oinarri honetako arauei jarraikiz.

2. Deialdiko 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agirietako baten falta edo bertako akatsa zuzentzen ez badu, eskaera bertan behera geldituko da, horretarako administrazio ebazpena eman ondoren.

3. Eskabidean ezartzen den karrerako ziurtagiri akademikoa falta bada edo osorik ez badago, edo, atzerrian egindako ikasketen ziurtagirien kasuan, 7.1.C).1 oinarrian aipatzen den dokumentazio argigarria falta bada, tramitazioko hurrengo fasera igaro ahalko da. Kasu horretan, ikasketa horietako batez besteko notatzat “Nahikoa, 5,5” hartuko da, eta hori, betiere, ikasketen titulua eskuratu izana behar bezala frogatuta badago. Egindako irakasgairen baten kalifikazioa zehazterik ez dagoenean, “Nahikoa, 5,5” hartuko da irakasgai horretako notatzat, eta hori, betiere, gainditu izana behar bezala frogatuta badago.

4. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta ez da onartuko ikasketa-espedienteari buruzko ez eta curriculumean aipaturiko gainerako merezimenduei buruzko datu berririk. Eskabidea hobetzeko dokumentazio berria aurkeztea ere ez da onartuko, ez bada kudeaketa organoak eskatutakoa akatsak zuzentzeko.

5. Jatorrizko agiriak edo kopiak aurkeztu ahal izanen dira. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten diren eskabideetarako, agiri eskaneatuak onartuko dira. Organo instrukzio-egileak edozein momentutan eskatu ahalko du jatorrizko edozein agiri egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko. Halaber, prozeduraren edozein fasetan eskatu ahalko ditu alegaturiko merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak, agiriei buruzkoak eta oro har jasotako laguntza eskatzearekin, eskuratzearekin eta, kasua bada, mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruzkoak.

6. Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

7. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatzen ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.

8. Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesdunek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazteko: zein agiri den aurkeztu gabe uzten dena, zein artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zen. Idazki horrek ordezten duen kasuko dokumentazioa aurkeztu behar deneko epe berean aurkeztu beharko da.

7.3.–Datu pertsonalak:

Eskatzaileek emandako datuak Nafarroako Gobernuaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira laguntzaren gaineko ebazpena eman, eta, ondoren, deialdi honetan azaltzen denari jarraikiz kudeatzeko helburuarekin. Kudeaketa horrek berekin ekar dezake zenbait datu lagatzea, hirugarren entitate publiko nahiz pribatu batzuei emateko, entitate horiek laguntzen kudeaketaren prozesuan esku hartzea beharrezkoa izateagatik edo lagapena lege mailako arauren batean aurreikusita egoteagatik. Litekeena da, halaber, datuak administrazioko beste organo batzuei ematea, laguntzak kudeatzearen arloan eskumena dutelako.

8. oinarria.–Eskaeren puntuazioa.

8.1.–Puntuazio irizpideak:

Parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeretako bakoitzak 100 puntu jasoko ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

1. Ikasketa espedientea.

Karrerako nota, gehienez 40 puntu.

Eskatzaileak goi mailako titulu bat baino gehiago baldin baditu doktorego programan onartua izateko bide eman diotenak, aintzat hartzea nahi duen titulazioa hautatuko du eskabidean. Titulazio horrek finkatuko du ikasketa-espedientearen puntuazioa. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.

2. Eskatzaileak ikerketaren arloan dituen merezimenduak, gehienez ere 10 puntu, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

3. Proposamenaren egokitasuna deialdiaren helburuekiko, gehienez ere 40 puntu, honela banatuta:

a) Proiektuaren kalitatea, berritasuna, garrantzia, interesa eta bideragarritasuna, gehienez ere 10 puntu.

b) Proiektuaren gaiak Nafarroarentzat duen interes berezia, gehienez ere 10 puntu.

c) Proiektua egiteak Nafarroako goi mailako hezkuntza sistemari eta ikerketa zientifikoari nolako onura ekar diezaiekeen, eta ikertzailearen karrera etorkizunean Nafarroan garatzeko emanen dizkion aukerak, gehienez ere 10 puntu.

d) Ikerlanaren emaitzen transferentziak Nafarroan etorkizuneko ekintzailetza proiektu bat egiteko izan ditzakeen aukerak, gehienez ere 10 puntu.

4. Ikasitako doktorego programaren kalitatea eta Nafarroarentzat duen interes estrategikoa, gehienez ere 10 puntu, honela banatuta:

a) 4 puntu, Hezkuntza Ministerioaren Kalitate Aipamena edo Bikaintasuneranzko Aipamena duen doktorego programa bat egiteagatik.

b) 3 puntu, nazioarteko laguntzekin edo Nafarroako enpresek edo entitateek finantzatutako doktorego programa bat egiteagatik (Erasmus Mundus, Acciones Marie Curie etab.).

c) 3 puntu, Nafarroarentzat interesa duen ikerketa arlo bateko doktorego programa bat egiteagatik.

8.2.–Ikasketa-espedientearen balorazioa:

Ikasketa espedientearen batez besteko nota (0-10 eskala) Europako kreditu sistema eta unibertsitate tituluen kalifikazio sistema ezartzen duen irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat kalkulatuko da, kontuan hartu beharreko ohar hauekin:

1. Bi dezimal hartuko dira, biribiltzearen arau orokorrei jarraikiz.

2. Espedientean zenbakizko kalifikaziorik ez dagoenean, ikasgai bakoitzean eskuraturiko kalifikazioak honako baremo honi jarraikiz zenbatuko dira:

a) Ohorezko matrikula = 10 puntu.

b) Bikain = 9 puntu.

c) Oso ongi = 7,5 puntu.

d) Nahikoa edo gai = 5,5 puntu.

3. Baliozkotutako irakasgaiei dagokienez, jatorrizko zentroan eskuratutako kalifikazioari dagokion puntuazioa emanen da; egokitutako irakasgaietan, jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa hartuko da aintzat, eta kalifikaziorik ez duten kredituen onarpena ez da kontuan hartuko batez besteko notarako.

4. Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez besteko nota irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako balioen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza gainditutako irakasgaien kopuru osoaz zatituz aterako da.

5. Titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez besteko nota kalkulatuko da. Gauza bera eginen da 2. zikloko lizentziaturen kasuan. Kasu horretan, bigarren zikloko lizentziaturan sartzea ahalbidetu zuen lizentziaturarena lehen ziklo gisa zenbatuko da.

6. Jatorrizko unibertsitateko kalifikazio sistema atal honetan deskribatutako moduan ez bada zehaztu, batez besteko nota III. eranskinean ezarritako prozeduraz kalkulatuko da.

Azken puntuazioa honela kalkulatuko da: ateratako batez besteko nota bider 4 bider K koefiziente zuzentzailea. Hona hemen koefizientearen balioak:

–K = 1 Gradu, lizentziatura, arkitektura eta goi mailako ingeniaritzetarako, eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko goi mailako hezkuntzako erakundeen arabera baliokideak diren titulazioetarako.

–K = 0,80 Diplomaturetarako, arkitektura eta ingeniaritza teknikoetarako eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko goi mailako hezkuntzako erakundeen arabera baliokideak diren beste titulazio batzuetarako. Halaber koefiziente hori aplikatuko zaie Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrutik kanpoko sistemetatik datozen titulazioei, eskabidea aurkezten den egunean homologatu gabe badaude.

8.3.–Laguntzak eman eta ukatzea:

1. Laguntzak ematen ahal zaizkie, soilik, 20 puntu edo gehiago lortzen dituzten eskaerei, 1. eta 2. irizpideetan lortutako puntuazioak batuta (ikasketa espedientea + merezimenduak).

2. Deialdi honen I. eranskinean aipatutako taldez taldeko sailkapena aplikatuko zaie laguntza jaso dezaketen eskaerei. Talde horiek zientziako arlo eta gai ezberdinak biltzen dituzte, Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalak (ANEP) egindako sailkapenaren arabera. Talde bakoitzean lehentasun ordena ezarri ondoren, haietako bakoitzean puntuazio altuena eskuratu duen eskaerari emanen zaio laguntza.

3. Laguntza horiek esleitu ondoren, gainerako eskaerak zerrenda bakar batean bilduko dira, eta puntuazio altuena duten eskaerei emanen zaie laguntza, zientzia arloak kontuan hartu gabe, aurrekontua ahitu arte. Gainerako eskaerei uko eginen zaie, aurrekontuan nahiko dirurik ez egoteagatik.

8.4.–Berdinketak hausteko irizpideak:

Lortutako puntuazioetan berdinketarik izaten bada, ondoko ataletan lortutako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko da:

–Ikasketa-espedientea.

–Merezimenduak.

–Interesa Nafarroarentzat.

–Doktorego programaren kalitatea eta interes estrategikoa.

Berdinketak segituz gero, behar adina dezimal hartuko dira kontuan hori ebazteko. Berdinketak segituz gero, titulazioa eskuratzeko erabilitako urte kopuruari erreparatuko zaio, betiere ikasketa planak kontuan hartuz.

9. oinarria.–Prozeduraren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

2. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko eta haien ebaluaziorako beharrezkoak diren jarduketa guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazki, instrukzio jarduketa hauek dagozkio: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, sor litezkeen auziak ebaztea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak prestatzea.

3. Eskaerak ebaluatu eta hautatzeko batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

–Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu lanetan arituko dena.

–Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

–Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

–Unibertsitateen Ataleko burua.

–Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.

Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei.

Batzordearen erabakiak lotesleak izanen dira.

Batzordea eraturik, honek laguntzak emateko behin-behineko proposamena onetsi beharko du, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean. Proposamena Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian ikusgai izanen da, onuradunen eta atxikitzen zaizkien zentroen izen-zerrendarekin.

4. Argitaratu ondoren, epe bat irekiko da, hamar egun naturalekoa gutxienez, interesdunek alegazioak egiteko.

5. Epe horretan berean, laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatuak izan diren interesdunek onarpeneko idazkia, 2016-2017 ikasturteko doktorego programan matrikulatu izanaren ziurtagiria eta erantzukizuneko aitorpen eguneratua aurkeztu beharko dituzte, lehenago eskuratutako mota bereko beka eta laguntzei eta beren lan egoerari buruzkoa.

Epe horretan erantzuten ez badute, interesdunei jakinaraziko zaie bost egun naturaleko epe luzaezina izanen dutela aipatu agiriak aurkezteko, eta hala ere erantzunik ematen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, ebazpen administratiboa eman ondoren.

6. Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.

7. Deialdia Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahalko da.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian, eta ikertzaileen mugikortasunerako Europako sareak (Euraxess) Nafarroan duen nodoaren web orrian argitaratuko da. Interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, sinatu eta hamar eguneko epean.

Jakinarazpen hori telematikoki bidali ahal da, baldin eta interesdunak Helbide Elektroniko Gaitua badu (Posta Zerbitzuari eskatutakoa) eta eskabide elektronikoan eremu hori markatuz espresuki erantzun telematiko hori eskatzen badu.

10. oinarria.–Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

10.1.–Prestakuntza aldian ari diren ikertzaileen eskubideak:

1. Onuradunek, laguntza hau onartuz gero, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aipatzen diren eskubide orokorrak izanen dituzte. Dekretu horren bidez Prestakuntza aldian ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zen.

2. Jarraipen eta berritzearen txostenetan aldeko balorazioa lortzeko beharkizuna betetzen badute, ikertzaileek eskubidea izanen dute atxikipen zentroarekiko kontratua berritzeko.

Aldeko balorazio hori lortzea ez da berez helburu bat izanen deialdi honen ondorioetarako. Halere, kontuan hartuko da, erabateko betetzera garrantzizko hurbiltzea den aldetik, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.3 artikuluan ezarritako konpromisoak betetzeko dudarik gabeko jardunaren froga gisa.

Aurrekoaren arabera, jarraipen eta berritze txostenetan aldeko balorazioa denboran eta moduan eskuratzeak ekarriko du oinarri honetako 10.7 puntuan ezartzen den laguntzaren zatia behin betiko finkatzea. Finkatze hori ez da gertatuko ebazpena eman arte. Bertan betetzeari edo ez-betetzeari buruzko adierazpena eta bidezkoa den likidazio ekonomikoa sartuko dira.

10.2.–Prestakuntza aldian ari diren ikertzaileen betebeharrak:

Prestakuntza aldian ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 6. artikuluan betebehar orokorrak ezartzen dizkie ikertzaileei. Betebehar horiez gain, laguntzaren onuradunek arau hauek ere bete beharko dituzte:

1. Oro har, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokirako ematen dituen jarraibideei kasu egitea.

2. Atxikitze zentroan deialdi honetako 13.2. oinarrian ezarritako epean sartzea.

3. Atxikitze zentroko funtzionamendu arauak betetzea, dedikazioari, ordutegiei, oporrei eta aldi baterako absentziei dagokienez.

4. Laguntzak irauten duen ikasturteetan matrikula egitea doktorego programan, kasuan kasuko unibertsitatean ezarritako prozedurari jarraituz.

5. Aldeko balorazioa lortzea urtero aurkeztutako jarraipen eta berritze txostenetan. Beharkizun hori betetzea ezinbestekoa izanen da laguntzen aplikaziorako kontratuak urtero berritzeko.

6. Doktore tesia amaitu eta defendatzea eta doktore titulua lortzea deialdian ezarritako epeetan.

7. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuan doktore gradua lortu dela frogatzea 13.4. oinarrian ezarritako epeetan, egindako doktore tesiaren ale bat erantsita.

8. Doktore tesiaren gaia, tutorea edo unibertsitatea aldatuz gero, horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari.

Ondorio horietarako, kasuan kasuko unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketa horietarako baimena eman izana behar bezala frogatuko da.

Deialdian ezarritako ordainketa egutegia eta kasuko unibertsitateek Hezkuntza Departamentuarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenen ondorio ekonomikoak direla eta, unibertsitate aldaketak onartzen ahalko dira, bidezkoak badira, baina jatorriko unibertsitateari ordaindu zaion laguntza aldia amaitu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak aldaketak. Aldaketa eskatzen denetik onartzen den arte laguntza eten eginen da, 10.5 oinarrian borondatezko etenaldietarako ezarritako moduan.

Horrelako aldaketek ez dute inoiz ekarriko betebeharrak bete direla frogatzeko gehieneko epeak luzatzea, aurreko lerroaldeetan ezarritakoak.

9. Egindako doktore tesiari buruzko memoriaren ale batekin batera Garapen Profesionalerako Plan bat aurkeztea, ikerketa karrera Nafarroako entitate batean jarraitzeko aukera ematen duena, edo Nafarroako enpresa batean sartzeko, egindako doktore tesiarekin zerikusia duen berrikuntza proiektu bat garatzeko.

Ebaluazioa egokia izateko, planak elementu hauek jaso beharko ditu gutxienez:

–Helburuak.

–Jarduera profesionalaren arloa.

–Hartzaile izan litezkeen erakundeak.

–Bete beharreko ekintzen plana eta kronograma.

10. Aurkeztutako Garapen Profesionalerako Planaren aldeko balorazioa lortzea.

11. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari idatziz jakinaraztea norbera edozein lan jardueratan ari dela edo beste edozein beka edo laguntza jaso duela.

12. Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen diren orotan, Hezkuntza Departamentuak laguntza eman duela agertzea. Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar baimena ematea doktore tesiaren amaierako memoria Nafarroako Gobernura igortzeko, eskumen arloaren arabera horretan interesa izan dezakeen departamentura, hain zuzen, bai eta Nafarroako Gobernuak sor ditzakeen argitalpen bilduma edo funtsetan sartzeko ere, lanaren kopia, banaketa eta zabalkunde publikorako; kasu horretan, jatorrizko egilearen eta erakundearen izena aipatuko dira beti, eta ez da bestelako erabilerarik izanen helburu komertzialekin ez eta eratorritako lanekin ere.

13. Deialdiarekin lotutako ekitaldi instituzionaletara joatea eta Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak zientzia sustatzeko antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea, hala eskatzen bazaio. Hezkuntza Departamentuak Zientziaren Astea dela-eta antolatutako ekitaldietako batean behintzat parte hartu beharko du. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik izan gabe parte hartzen ez badu, konpromisoa ez duela bete ulertuko da, 10.7 oinarrian aurreikusitako ondorioekin.

14. Organo eskudunek egiaztapenak eta finantza-kontrolak egin ditzaten onartzea eta jarduketa horietarako eskatzen dituzten agiri guztiak ematea.

15. Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten denean, tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

10.3.–Unibertsitateen betebeharrak:

A) Hauek dira Espainiako unibertsitateen betebeharrak:

1. Laguntzen onuradunei behar duten babesa ematea eta beren lanerako behar dituzten baliabideak erabiltzen uztea.

2. Tesiaren zuzendari bat eta, hala behar denean, tutore edo zuzendarikide bat izendatzea, ikasketak eta ikerketa lanak koordinatu eta bideratzeko eta, bereziki, jarraipena egiteko, laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzen xedea bete daitezen.

3. Laguntzak urtero berritzeko aginduzkoak diren txostenak egin eta Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzura igortzea, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 14/2011 Legearen 21. artikuluan eta deialdi honen oinarrietan ezarritako moduan.

4. Prestakuntza programaren garapen egokiaz arduratzea. Onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketarekin edo horretarako behar den prestakuntza berariazkoarekin zerikusirik ez duen inolako jarduerarik egiteko.

5. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari jakinaraztea unibertsitatean prestakuntzan sartutako ikertzaileak doktore titulua eskuratu duela, eskuratu eta hogei egun balioduneko epean gehienez ere.

6. Haiei atxikitako ikertzaileei emandako laguntzen kudeaketarako entitate laguntzaile gisa aritzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta atxikipen zentro unibertsitarioen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak ez du eskumenaren aldaketarik ekarriko. Bertan aurreikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdiko prozeduren aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.

7. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearekin eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin bat, Prestakuntza aldian ari diren ikertzaile onuradunen kontratuak egitea, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

8. Emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari jakinaraztea, gertatzen denetik hogei egun balioduneko epean.

9. Ikertzaileekin egindako kontratuen kopia bidaltzea, sinatzen direnetik hogei egun balioduneko epean.

10. Laguntza betetzeagatik izandako gastuen egiaztagiriak igortzea ordaindutako aldia amaitzen denetik hogeita hamar eguneko epean.

11. Zentroen eta prestatzen ari diren ikertzaileen arteko kontratuetan, eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketen emaitzak osorik edo zati batean aditzera ematen direnean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.

12. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate laguntzaile izateko eskatzen diren baldintzak eta entitate laguntzaileei lege horrek ezartzen dizkien betebeharrak betetzea.

13. Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, eskatzen zaien informazioa ematea eta kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar den legeria sektorialean agindutako moduan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.

B) Hauek dira atzerriko unibertsitateen betebeharrak:

Atzerriko unibertsitateen kasuan, laguntzen kudeaketa ekonomikoa beteko ez dutenez, aurreko ataleko 1., 2., 3., 4. eta 5. betebeharrak baizik ez dute hartuko bere gain.

10.4.–Sarrera geroratzea:

Batzordeak baimena eman ahalko dio ikertzaileari entitate hartzailean geroago sartzeko eta, horrenbestez, laguntzaren onuradun geroago bihurtzeko, bidezko arrazoiengatik hala eskatzen badu, zentro hartzailearekin ados jarrita, bertan sartu behar zuen eguna baino lehen. Sarrera hiru hilabete geroratu ahal izanen da gehienez. Emandako epea igaro eta zentroan sartzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

10.5.–Laguntzak etetea:

1. Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraunaldia luzatzea, salbu eta aldi baterako ezintasuna, amatasuna edo haur-harrera suertatzen denean kontratuaren iraunaldian, gertaera horiek laguntzaren iraunaldia eten egiten baitute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2002 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren azken xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoarekin bat. Halakoetan etenaldia berreskuratu ahalko da, gutxienez 30 eguneko aldietan, eta aurrekontuetan dirurik baldin badago.

2. Etenaldia amaitutakoan ikertzailea atxikitze zentrora itzultzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.

10.6.–Betekizun akademikoak betetzeko epearen luzapena:

A) Luzapen arrunta, doktore tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko:

Laguntzaren aldia amaituta, luzapen arrunta ematen ahalko da doktore tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko, Balorazio Batzordeak horretarako berariaz baimena eman ondoren. Luzapenak aukera emanen dio doktoregaiari bere helburua lortzeko, doktore tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko, alegia.

Ondoko arau hauek beteko ditu Batzordeak bere jardunean:

a) Luzapena emanen da soilik interesdunak laguntza hauen kargura finantzatutako kontratua amaitu eta ondoko 30 egunetan idatziz eskatzen badu.

b) Luzapen arruntek urtebeteko iraupena izanen dute.

c) Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko ditu interesdunak:

–Bere unibertsitateko doktorego programaren Batzorde Akademikoaren baimena luzapena emateko.

–Arrazoien azalpena.

–Ordu arte egindako ikerketa lanari buruzko txostena.

–Ikerketa egin bitartean gertatu diren desbideratzeak.

–Lanaren kronograma eta beharkizunak betetzeko aurreikusitako eguna.

–Ikerlanaren tutorearen/tesi zuzendariaren txostena, eduki hauek jasota, gutxienez: doktoregaiaren dedikazioa eta errendimendua ontzat ematen dituen adierazpena; bere adostasuna doktoregaiak egindako eta egiteko duen ikerketaz azaltzen duen deskribapenarekin; luzapenaren beharraren aldeko balorazioa.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

d) Luzapenak ez du inola ere ekarriko laguntzaren zenbatekoa handitzea.

e) Batzordeak luzapena emateko edo ukatzeko eginen duen proposamena Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari igorriko zaio honek ebazpena eman dezan. Luzapenaren xede diren betebeharrak bete direla frogatzeko baldintzak eta epeak ezarriko dira ebazpen horretan, horien artean Garapen Profesionalerako Plana aurkeztea.

B) Luzapen berezia doktore tesia egin eta doktore titulua eskuratzeko:

Tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko luzapen arruntaren aldia amaituta, luzapen berezia ematen ahalko da tesia amaitzeko eta doktore titulua eskuratzeko, Balorazio Batzordeak horretarako berariaz baimena eman ondoren.

Luzapenak aukera emanen dio doktoregaiari bere helburua lortzeko, doktore tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko, alegia.

Ondoko arau hauek beteko ditu Batzordeak bere jardunean:

a) Interesdunak berak eskatuta bakarrik emanen da baimena. Idatziz eginen du eskaera, luzapen arrunta amaitu eta hurrengo 30 egunetan.

b) Luzapen bereziek urtebeteko iraupena izanen dute gehienez.

c) Eskabideari luzapen arrunterako eskatzen diren agiri berak erantsi beharko dizkio, salbu eta beste laguntza batzuei buruzko aitorpena eta lan-bizitzaren agiria.

d) Luzapenak ez du inola ere ekarriko laguntzaren zenbatekoa handitzea.

e) Batzordeak luzapena emateko edo ukatzeko eginen duen proposamena Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari igorriko zaio honek ebazpena eman dezan. Luzapenaren xede diren betebeharrak bete direla frogatzeko baldintzak eta epeak ezarriko dira ebazpen horretan, horien artean Garapen Profesionalerako Plana aurkeztea.

C) Garapen Profesionalerako Plana aurkezteko epearen luzapena:

Laguntzaren aldia edo luzapenarena amaituta, doktore tesia amaituta eta doktore titulua eskuratuta, Garapen Profesionalerako Plana egina ez badu, onuradunak hura aurkezteko luzapena eskatuko du, besterik gabe.

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

–Arrazoien azalpena.

–Egindako doktore tesiaren ale bat, euskarri digitalean.

–Doktore tituluaren ziurtagiria.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Luzapena besterik gabe emanen da, 3 hilabeterako.

10.7.–Betebeharrak ez betetzearen ondorioak:

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetako bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.

Horrek ekarriko du jasotako kopuruak Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko akzioak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

Ikertzaileak ez badu betetzen doktore tesia bukatu, defendatu eta behar denboran eta moduan doktore titulua eskuratzeko beharkizuna, edo Garapen Profesionalerako Plana aurkeztu eta aldeko balorazioa lortzekoa, Diru-laguntzei buruzko Legearen 14.1.p) artikuluan aipatutakoaren ondorioetarako, ez-betetzearen mailakatze irizpidetzat hartuko da aurkeztutako urteko jarraipen txostenen aldeko balorazioa lortu izana, edo luzapen arrunt bat. Kasu horretan, ikertzaile onuradunak aldeko ebaluazioa izan duen aldian jasotako laguntzaren %85 gordetzen ahalko du, eta gainerakoa itzuli beharko du.

Aurrekoa gorabehera, ez-betetzea ezinbesteko arrazoiengatik gertatzen denean, Batzordeak proposatzen ahalko du laguntza amaitzeko ebazpenean adieraz dadila ez-betetzea halakoa izan dela, eta interesdunak ordura arte jasotako diru kopuruak gordetzen ahalko ditu osorik edo zati batean.

11. oinarria.–Laguntzaren ordainketa.

1. Diru-laguntzen zenbatekoa 2016., 2017., 2018. eta 2019. urteetako aurrekontuen kargura ordainduko da.

Diru-funtsak entitate laguntzaileei ordainduko zaizkie doktoregoa Espainiako unibertsitate batean egiten bada, edo zuzenean onuradunei atzerriko unibertsitateetan egiten bada, betiere egutegi honekin:

–Lehen ordainketa aurrerakin gisa eginen da laguntza hasten den hilabetean, eta dagokion seihileko naturalaren zenbatekoa izanen du.

–Hurrengo ordainketak, seihilekoak, otsailean eta uztailean eginen dira, aurreko aldian izandako gastuen ziurtagiriak aurkeztu eta kasuan kasuko jarraipen txostenak baloratu ondoren.

2. Ordainketa guztiak aurrerakintzat hartuko dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusiriko ondorioetarako, eta Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.

12. oinarria.–Bateraezintasuna.

12.1.–Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa:

Bateraezintasun araubideak bi helburu ditu:

–Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberak baliabide gehiegi ez metatzeko eta baliabide publikoak lanean ari ez diren eta beste beka edo kontraturik ez duten doktoregaiei esleitzeko.

–Helburuaren irizpidea erabiltzea, deialdiak ezartzen duen epean laguntzaren helburua lortzea oztopatuko luketen egoerak saihestuz eta onuradunari dedikazio osoa eskatuz diruz lagundutako ikerketa lanetarako.

Irizpide horiei jarraikiz, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:

1. Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea. 12.1.3. oinarrian aipatzen diren laguntzak bakarrik baimenduko dira.

2. Onuradunak edozein lan jarduera, lanbide jarduera edo enpresa jarduera egitea.

3. Interesdunak aldez aurretik eskatuta, ondoko hauek baimentzen ahalko dira:

a) Irakaskuntza eta ikerketa lanak egiteagatik dirua eskuratzea, betiere egindako ikerketa lanarekin zuzenean lotuak, noizbehinkakoak eta ezohikoak badira. Diru-sarrera horiek ez dira laguntzaren urteko zenbateko gordinaren %30etik gorakoak izanen. Gehienez 60 ordu urtean. Atxikipen zentroek beren funtsekin handitzen ahalko dute kontratatuen lansaria, baina igoera hori kontratuan jaso beharko da eta zerga eta lan arloko indarreko legeei jarraikiz egin.

b) Biltzar, bilera eta jardunaldi zientifikoetan parte hartzeko laguntzak.

c) Egonaldi laburretarako laguntzak, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatu eta ikerketa lanak hobeto egitea baldin bada. Egonaldian egiten diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste lan arlo batzuk landu) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira.

Laguntza horien berri eman behar zaio Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari eta beraren baimena jaso behar da. Ez da inolaz ere erabiliko egonaldi horiek egin izana 10.6 oinarrian ezartzen den moduan luzapena eskatzeko arrazoi gisa. Ikertzaileak prestakuntza programa betetzeko eta ikerlana aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak berariaz baztertuta daude.

12.2.–Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna:

Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:

1. Onuradun bihurtzean, onuraduna beste laguntzaren bat hartzen ari bada edo lan jarduera edozeinetan ari bada.

2. Onuradun bihurtu ondoren ere gerta daiteke, onuradunak bestelako laguntza jasotzen badu edo lan jardueraren batean hasten bada.

12.3.–Aplikatzeko arauak:

1. Lortutako laguntzak, indarraldi berbera izan ez arren, hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira erabat bateraezintzat joko dira.

2. Lortutako laguntzak gehienez hiru hilabetean aldi berean hartzekoak badira, honako laguntza honen zenbatekoa osorik ordainduko da.

3. Aldiz, lortutako laguntzak hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira, ikertzaileak bat aukeratu beharko du. Beste laguntza bat aukeratuz gero, honako honi uko egin zaiola ulertuko da, 14. oinarrian ezarritako baldintza eta ondorioekin.

4. Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.

5. Edozein kasutan, onuraduna lanean hasteak laguntzaren galera ekarriko du, 14. oinarriak aurreikusten dituen ondorioekin.

6. Oro har, onuradunak goian aipatu diren kausei dagokien guztia jakinarazi behar du, 10. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

7. Aurrekoa gorabehera, laguntzak kudeatzen dituen organoak egoera ofizioz egiaztatuko du une hauetan:

–Ikertzaileak bere eginbehar akademikoak bete dituela frogatzen duenean, etapa desberdinetan, edo betetzeko epearen luzapena eskatzen denean.

–Administrazio prozedurari amaiera eman aurretik.

Halaber, noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.

13. oinarria.–Espedientearen segimendua eta amaiera.

13.1.–Ohar orokorrak:

1. Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari dagokio deialdi honen bitartez ikertzaileei emandako laguntzen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egitea. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, ikertzaileak atxikita dituzten zentroekin lankidetzan.

2. Laguntza hauen onuradunak loturik egonen dira atxikita dituzten zentroek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol ekintzei.

3. Atxikitze zentroak, entitate laguntzaileak diren aldetik, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeen kontrol ekintzei loturik egonen dira.

4. Aurreko 1. puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, honako hauek jarraipen ekintza arruntak dira:

–Deialdi honetako 10. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak eskatu eta aztertzea.

Honako hauek jarraipen ekintza bereziak dira:

–Espedientean dauden agiriak ikusirik organo kudeatzaileak ofizioz hasten dituen jarduketak, zuzendariek nahiz atxikitze zentroek emandako txostenen ondorioz egiten diren jarduketak, eta programaren baldintzak betetzeari begira egokitzat jotzen diren jarduketa guztiak.

5. Aurreko atalean jasotako faseetarako ezarritako epeak iraganik kasu bakoitzean aipatutako agiriak ez badira jaso, onuradunari edo hura atxikia duen zentroari errekerimendua eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean ekar ditzan. Epe berri horretan ez badu aurkezten, 10.7. oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak jasanen ditu.

13.2.–Alta edo itzulera tramitatzea:

Doktoratu aurreko laguntzaren onuradunaren alta eguna edo etenaldi baten ondoko itzulera eguna izanen da ikertzailea Gizarte Segurantzan afiliatzen den eguna.

Deialdi honetan, laguntza emateko ebazpena Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratu eta hurrengo hileko lehen egunetik aurrera gertatu ahal izanen da alta. Laguntza emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hilabetean altarik ez bada, onuradunak laguntzari uko egin diola ulertuko da.

Alta tramitatu dadin, aldez aurretik interesdunek agiri hauek aurkeztuko dituzte atxikitze zentroen bitartez:

–Atxikitze zentrora sartu edo itzultzeko eta deialdian ezarritako baldintzak onartzeko akta, unibertsitate departamentuaren edo antzekoaren zuzendariak eta entitatearen legezko ordezkariak ikus-onetsia.

–Lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

13.3.–Jarraipen eta berritzearen urteko txostena:

1. Laguntzaren lehen nahiz bigarren urteko ordainketaren hamargarren hilabetean, onuradunek urteko jarraipen txostenak aurkeztuko dituzte atxikipen zentroetan, horiek, entitate laguntzaileak diren aldetik, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzura igor ditzaten hurrengo hileko lehen hamabostaldian. Txosten horiek interesdunak sinaturik eta atxikitze zentroaren legezko ordezkariak ikus-onetsirik aurkeztu behar dira.

2. Txostenarekin batera ondoko agiriak joanen dira:

–Ordura arte egindako ikerketa lanari buruzko txostena, tesi zuzendariaren ikus-onetsiarekin, bertan adierazita doktore tesia noraino garatuko den eta hurrengo urtean egin beharrekoaren denbora-plangintza.

–Eskuratutako beste laguntza batzuei buruzko aitorpena.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Agiri horiek ikusirik, Ebaluazio Batzordeak aldeko edo kontrako txostena eginen du, hala behar denean betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari eta laguntza berritzeari buruzko ebazpena proposatuko du eta likidazio ekonomikoa eginen du.

13.4.–Espedientearen amaiera:

1. Laguntzaren iraunaldia amaitu eta hurrengo hilabetean dokumentazio hau aurkeztu beharko da, 10.6 oinarrian luzapena aurkezteko aukeraz ezarritakoa galarazi gabe:

–Kontratatutako ikertzaileak lortutako doktore titulua.

–Egindako doktore tesiaren ale bat, euskarri digitalean.

–Garapen Profesionalerako Planaren ale bat, euskarri digitalean.

–Laguntzaren iraunaldian jasotako beste laguntza batzuen aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.

–Gizarte Segurantzaren lan-bizitzari buruzko egiaztagiria.

Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta prozeduraren amaierari buruz.

2. Prozedura amaituta, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuak tesiaren memoriaren eta Garapen Profesionalerako Planaren kopia bidaliko du eskumen arloa dela-eta horretan interesa izan dezakeen departamentura.

14. oinarria.–Atzera jo eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, laguntzak emateko behin-behineko proposamenari alegazioak egiteko aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. Eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utzitzat joko da, 7.2.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3. Onuradunak uko egin ahalko dio jasotako laguntzari noiznahi, laguntzaren iraunaldian, eta horretarako nahikoa izanen du idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, 10. oinarriak agintzen duen moduan.

5. Salbuespenez, laguntza hauen onuradunak mota eta xede bereko beste laguntzaren bat lortu eta hura aukeratzen badu, honako honi uko egin beharko dio, bateraezinak direlako.

Kasu horretan, onuradunak kobratu dituen diru kopuruetatik, hautatu duen laguntza hasi arteko denborari proportzioan dagokion zatia gordetzen ahalko du.

15. oinarria.–Laguntzen araubide juridikoa.

Deialdiaren beste arau batzuk:

1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.

2. 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.

3. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

4. 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua.

5. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea.

6. 1497/1987 Errege Dekretua, unibertsitate tituluen lorpenari eta homologazioari buruzkoa, abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua I. eranskineko 5. ataleko bigarren paragrafoan.

7. 778/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, unibertsitate ikasketen hirugarren zikloa, doktore tituluaren lorpena eta ematea eta graduatu ondoko beste ikasketa batzuk arautzen dituena.

8. 56/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, graduondoko ikasketa ofizialak arautzen dituena, abenduaren 16ko 1509/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatua.

9. 1393/2007 Errege Dekretua, urriaren 29koa, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duena.

10. Doktore ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretua.

11. 63/2006 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

12. Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

16. oinarria.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Laguntza deialdia, Nafarroarentzat interesa duen doktore tesi bat egiteko. Eskabidea (PDFa).

Eskaeren sailkapena

Zientziaren eta teknologiaren barneko arloekin osatu diren taldeak (*)

(*) Zientziaren areak eta gaiak, Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalak (ANEP) egindako sailkapenaren arabera.

1. taldea.

–Nekazaritza (AGR).

Nekazaritza arloan sartuta daude nekazaritza eta natur sistemen jasangarritasunari laguntzeko esparru guztiak, oinarrizkoenetik aplikatuenera, eta azterketaren xede dira belar-laboreak, zurezko laboreak eta baso sistemak. Ikerketa lanetan aztergai hauek daude sartuta: lurzorua-ura-landarea-atmosfera elkarrekintzak, laboreen produkzioari eta kalitateari dagokienez; estres biotiko eta abiotikoen ondorioak eta laboreak baldintza okerretan mantentzeko estrategiak; landareen hobekuntza genetikoa eta baliabide fitogenetikoak; landare fisiologia eta bioteknologia; eta nekazaritza eta baso sistemak eta nekazaritzako ekonomia.

–Landareen eta Animalien Biologia, Ekologia (BVAE).

Landare eta Animalien Biologiaren eta Ekologiaren arloari (BVAE) dagokio bizidunen dibertsitatea ikertzea eta nola eboluzionatzen duten eta biosferaren barnean elkarrekin nolako eraginak dituzten aztertzea. Organismoen eta ekosistemen biologiaren alderdi egiturazkoak, funtzionalak eta dinamikoak aztertzen dira, espazioaren eta denboraren hainbat eskalatan.

–Elikagaien Zientzia eta Teknologia (TA).

Elikagaien Zientziaren eta Teknologiaren Arloan (TA) elikagaien kalitate ezaugarriak aztertzea xede duten ikerketak egiten dira. Alderdi hauek biltzen ditu: oinarri fisiko, kimiko eta biokimikoak; mikrobiologia eta elikagaien teknologia, elikagaien osagai funtzionalen lorpena, bioerabilgarritasuna eta ebaluazioa, nutrigenomika, elikagaien segurtasuna, elikagaien industriako produktu eta prozesu teknologiko berrien garapena eta analisi teknika aurreratuen garapena.

–Abeltzaintza eta Arrantza (GAN).

Abeltzaintza eta Arrantza arloan egiten diren ikerketen helburua animalien patologia eta produkzioa aztertzea da. Abeltzaintza eta arrantza arloan sartutako ikerketa lanak gai hauei buruzkoak dira: ekoizpena, eritasunak eta hauen prebentziorako estrategiak, abeltzaintzarako, arrain-hazkuntzarako eta basa faunaren arloan interesa duten espezieen ugalketa eta genetika.

2. taldea.

–Funtsezko eta Sistemetako Biologia (BFS).

Funtzio biologikoen eta haien arteko harremanetako oinarri molekularrei eta egiturazkoei buruzko ikerketak, molekularen mailatik organismoarenera. Funtsezko eta Sistemetako Biologiaren arloan gai hauei buruzko oinarrizko azterketak daude sartuta: Biologia molekularra eta zelularra, genetika, neurobiologia eta garapena, mikrobiologia, birologia, landareak, minbizia eta diferentziazioa, fisiologia, immunologia eta biologia konputazionala, egituretakoa eta sistemetakoa, kenduta patologiekin zuzenean lotutako xede nagusia dutenak eta/edo giza osasuna hobetzeko xedea dutenak (Biomedikuntzaren arlokoak edo Medikuntza Klinikoaren edo Epidemiologiaren arlokoak).

–Biomedikuntza (BMED).

Honako hauetan eragin biomedikoa handia duten oinarrizko ikerlan eta azterlanei heltzen die: eritasunen eredu eta mekanismo oinarrizkoak, diagnostiko genetikoa, molekularra edo zelularra, eta estrategia terapeutiko berrietarako proposamena. Giza osasunari buruzko ikerketak, giza jatorria duen materialarekin edo gizakiengan esperimentatu beharrekoak, Medikuntza Klinikoaren eta Epidemiologiaren arlokoak dira.

–Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia (MCLI).

Arlo honek gaixotasunak, horien mekanismoak edo erabil daitezkeen tratamenduak hobeki ezagutzea helburu duten azterketa guztiak biltzen ditu, azterketa horien zati nabarmen bat gizakiengan egiten denean edo giza jatorriko materiala behar duenean.

3. taldea.

–Materialen Zientzia eta Teknologia (TM).

Materialen Zientziaren eta Teknologiaren arloak (TM) jakintza eremu anitz biltzen ditu, besteak beste materialen propietate fisiko makroskopikoen inguruko zientzia eta ingeniaritza alor batzuk (egituraren eta propietateen arteko loturak eta berariazko propietateen diseinua), obretan, makinetan edo gizarteak behar dituen produktuetan aplikatzeari begira. Kimika eta fisikaren eta ingeniaritza kimiko, mekaniko, zibil eta elektrikoaren osagaiak biltzen ditu, bai eta nanozientzia eta nanoteknologiarenak ere, nanoegitura eta nanomaterialei dagozkien alderdietan. Energiarako materialak, elektrikoak, magnetikoak, egiturazkoak, polimeroak eta biomaterialak, zeramikoak, eraikuntzakoak, optikoak eta fotonikoak.

–Lurraren Zientziak (CT).

Lurraren Zientzien arloari (CT) dagokio Lur sistema ikertzea; besteak beste, biosferaren, litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren eboluzioa, elkarren arteko eraginak, oraingo egoera eta izan dezaketen bilakaera. Lurraren Zientziek hainbat jakintza arlo biltzen dituzte, horiek oinarrizkoak baitira Lurrak espazioaren eta denboraren eskala desberdinetan agertzen dituen problema konplexuak aztertzeko, hala funtsezkoak nola aplikatuak. Barnean hartzen dituzte zientzia hauek: Klimatologia, Edafologia, Estratigrafia, Geodesia, Geofisika, Egituren Geologia, Geomorfologia, Geokimika, Hidrologia, Meteorologia, Mineralogia, Ozeanografia, Paleontologia, Petrografia, Petrologia, Sedimentologia, Sismologia, Tektonika eta Bulkanologia.

–Fisika eta Espazioaren Zientziak (FI).

Fisikaren eta Espazioaren Zientzien arloan (FI), fisika modernoak berezkoak dituen ezagutza arloekin batera (Fisika Kuantikoa, Erlatibitate Berezia eta Orokorra eta horiek materiaren eta unibertsoaren egituraren azterketan dituzten aplikazioak), beste batzuk ere sartzen dira, hala nola Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa.

–Kimika (QMC).

Kimika arloak (QMC) molekula mailatik hasi eta maila makroskopikoraino ikertzen ditu substantzia natural eta sintetikoen edo horiek dauzkaten laginen osaera, egitura, prestatzeko moduak eta propietateak, dituzten interakzioak eta eraldaketak, horien mekanismoak, analisiak egiteko tresnak eta azterketarako metodologia esperimental edo/eta teorikoa.

–Teknologia Kimikoa (TQ).

Teknologia Kimikoaren arloan (TQ) egiten diren ikerketen helburua da industria prozesuetako eragiketa fisiko, kimiko edo biokimikoen antolaketa edo funtzionamendua hobetzea, bai eta ordezko prozesu berriak aztertzea ere. Kutsadura jatorrian gutxitzeko edo haren ondorioak leuntzeko teknologien eta ingurumen-prozesuen ikerketa eta garapena ere barnean hartzen ditu. Hori guztia, jasangarritasun irizpideak erabiliz, hau da, bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenarena uztartuz.

4. taldea.

–Konputazio Zientziak eta Teknologia Informatikoa (INF).

Konputazio Zientzien eta Teknologia Informatikoaren arloan gai hauei buruzko ikerketak sartuta daude: Softwarearen, datu baseen eta segurtasunaren ingeniaritza; konputagailuen eta sistema banatuen arkitektura; sistema adimentsuak; prestazio handietako eta irudi tratamendurako konputazioa; konputazio zientziak eta teknologia eta zerbitzu informatikoak.

–Teknologiaren Transferentzia (IND).

Teknologia Transferentziaren Arloak (IND) jakintza eta teknologia eskualdatzearekin zerikusia duten programak ebaluatzen ditu. Zeharkako arloa da, jasotzen dituen proiektuak hainbat zientzia alorren ingurukoak baitira; Bioteknologiatik Psikologiaraino doaz, tartean Ingeniaritza Mekanikoa, Informazioaren Teknologiak edo Ingeniaritza Kimikoa daudela, besteak beste. Ebaluatutako programetan enpresek, teknologia zentroek edo OTRIek parte hartzen dute, nahiz eta batzuk OPIetako ikertzaileek eskatzen dituzten. Hona hemen haietako batzuk: Torres Quevedo, TRACE, CDTI, CENIT, Elkarlaneko Ikerketa Aplikatua, Teknologia Zentroak, OTRIak.

–Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura (ICI).

Ingeniaritza Zibilaren eta Arkitekturaren arloak (ICI) azpiegitura zibilak hobeki planifikatu, diseinatu, eraiki, ustiatu, kontserbatu, konpondu eta desegitea helburu duten ikerketa oro biltzen du, bai eta arkitekturako eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak ere.

–Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Automatikoa (IEL).

Ingeniaritza Elektrikoaren, Elektronikoaren eta Automatikoaren arloak (IEL) barnean hartzen ditu Ingeniaritza Elektrikoaren eta Automatikoaren adarren edukiak oso-osorik, eta Ingeniaritza Elektronikoarenak zati batean. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barnean ikergai dira makina elektrikoen (sorgailu, transformadore eta motorrak) diseinua eta erabilera, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko prozesuak eta horien kudeaketa. Automatikoan sartuta daude hauekin lotutako gaiak: kontrolaren ingeniaritza, sistemen ereduak, gailuen eta prozesuen kontrol automatikoa, industriala eta zerbitzuetakoa egiteko ekipoen garapena eta erabilera (errobotak, sistema domotikoak eta konputagailu bidezko ikuspen ingeniaritza barne). Ingeniaritza Elektronikoak, azkenik, gailu elektronikoak, zirkuitu integratuak eta ekipo nahiz sistema elektronikoak garatzen ditu batez ere industria eta etxeetarako, komunikazioetan erabiltzen direnak bazter utzita.

–Ingeniaritza Mekanikoa, Itsasontziena eta Aeronautikoa (IME).

Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren arloak (IME) ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren esparruan. Besteak beste, hauek aipatu daitezke: mekanismoen eta makinen zinematika eta dinamika, ibilgailuen dinamika, makinen kalkulua, eraikuntza eta saiakuntza, makinen kontrola eta gobernua, mekatronika, bibrazioak, akustika, elementu mekanikoen eta ibilgailuen diseinua, elementu finituen bidezko diseinu mekanikoa, ingurune jarraituen mekanika, fluidoen mekanika, zenbakizko metodoak solidoetan eta fluidoetan, biomekanika, mekanobiologia, haustura, nekea, plastikotasuna, materialen karakterizazioa, egituren mekanika, fabrikazio prozesuak (mekanizazioa, konformazio plastikoa, galdaketa etab.), fabrikazioaren ingeniaritza, ekoizpenaren automatizazioa, kalitatearen ingeniaritza, metrologia, itsasontzien, ontziko sistemen eta aparailuen diseinua, ingeniaritza nuklearra, ingeniaritza aeroespaziala, garraioaren ingeniaritza, termodinamika, bero eta masa garraioa, errekuntza, makina hidraulikoak, makina eta motor termikoak, ingeniaritza termikoa, ingeniaritza termoenergetikoa, termoteknia eta energia.

–Matematika (MTM).

Matematika arloari (MTM) matematikako ikerketa esparrua dagokio, eta barnean biltzen ditu aljebra, analisi erreala, analisi konplexua, analisi funtzionala, analisi harmonikoa, zenbakizko analisia, konbinatoria, ekuazio funtzionalak, matematikako hezkuntza, estatistika, fisika matematikoa, geometria, matematikaren historia, logika matematikoa, ikerketa operatiboa, matematika aplikatua, matematika diskretua, optimizazioa, kontrolaren teoria, probabilitatearen teoria, zenbakien teoria eta topologia.

–Teknologia Elektronikoa eta Komunikazioetakoa (COM).

Teknologia Elektronikoaren eta Komunikazioetakoen arloa diziplina anitzekoa da, eta orientazio teknologiko argia, du ikerketa aplikatukoa, produktu, sistema eta zerbitzu berriak garatzeko. Seinaleen transmisioari, telekomunikazioei eta informazioaren tratamenduari zuzendutako sistemen maila guztiak hartzen ditu bere baitan. Lehengo mailetan: gailu eta zirkuitu integratu elektronikoen eta opto elektronikoen garapena, seinaleen tratamendu analogikoa eta digitala; osagai elektromagnetikoak, bai bitarteko gidatuekin bai irrati bidezkoak (antenak), eta irrati-frekuentzia eta mikrouhin azpisistemak irrati-komunikazioetako sistemetarako. Goragoko mailetan: informazioaren kodetze, transmisio eta erreprodukzio sistema konplexuak, eta ingeniaritza telematikoa telekomunikazioetako eta informazioaren tratamenduko sistemen garapenean, telekomunikazioetako sareak, protokoloak eta zerbitzuak barne hartuta.

5. taldea.

–Gizarte Zientziak (CS).

Gizarte Zientzien arloaren (CS) helburu zientifikoek zerikusia dute jakintza eremu hauekin: Eskualde Analisi Geografikoa, Gizarte Antropologia, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Politikaren eta Administrazioaren Zientzia, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Giza Geografia, Gizarte Pentsamenduaren eta Mugimenduen Historia, Kazetaritza, Soziologia, Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak, Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua. Gizarte Zientzietako beste jakintza arlo batzuek, adibidez Ekonomiak edo Hezkuntzaren Zientziek, badute beren ebaluazio eremua ANEPen. Beraz, ez dira arlo honetan sartzen.

–Zuzenbidea (DER).

Ordenamendu juridikoaren eta haren diziplina zientifikoen sektore guztiak sartuta daude, Estatukoak eta nazioartekoak. Zuzenbide Publikoari eta Zuzenbide Pribatuari dagozkien gaiak daude sartuta; zuzenbidearen bilakaera historikoari dagozkion alderdiak ere hartzen ditu, bai eta ordenamendu juridikoaren ikuspuntu teorikoaren eta filosofikoaren ingurukoak ere.

–Ekonomia (ECO).

Ekonomia arloari (ECO) gai hauek ikertzea dagokio: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta horien aplikazio enpirikoa askotariko problema ekonomikoetan. Ekonomiak aztergai ditu gizabanako, familia eta enpresen portaera, erakundeekin dituzten harremanak, tokiko, nazioko eta nazioarteko arauen bidez zehaztuak, eta horrek guztiak dakartzan ondorioak, banakakoak nahiz kolektiboak. Ekonomiak jakintza eremu hauek biltzen ditu: Teoria Ekonomikoa (eta horren barnean Mikroekonomia eta Makroekonomia), Finantza Ekonomia, Enpresaren Ekonomia, Kontabilitatea, Historia Ekonomikoa eta Ekonomia Kuantitatiboaren bi alderdiak: Ekonometria Teorikoa eta Ekonomia Aplikatua.

–Hezkuntza Zientziak (EDUC).

Hezkuntza Zientzien arloak (EDUC) didaktikarekin, oro har, zerikusia duten gaiak ikertzen ditu, bai eta irakasgai guztietako didaktika berariazkoak ere. Halaber, hezkuntzaren alderdi historiko, psikologiko eta metodologikoen gaineko ikerketak biltzen ditu. Ikerketa teoriko eta aplikatuen barnean, besteak beste, hezkuntzako egoera eta prozesuen diagnostikoak, hezkuntzako esku-hartzeen azterketak eta ebaluazioak egiten dira.

–Psikologia (PS).

Psikologiaren arloan gai hauei buruzko azterlan zientifikoak sartzen dira: gizakien ikaste prozesuak, ezagutzarenak, emozionalak, motibazionalak, nortasunarenak, pertsonen artekoak eta sozialak, bai eta horiek neurtzeko metodoak ere. Helburu nagusia prozesu horiek eta haien oinarri neurofuntzionalek banakakoen nahiz taldeen portaeran duten zeregina ulertzea da, eta haien garapenean, haurtzarotik hasita zahartzaroraino. Hortik ateratzen den ezagutza giza jardunaren hainbat alderditan aplikatzen da: familia, hezkuntza, jarduera fisikoa eta kirola, erakundeak, lan harremanak, zuzenbidea, osasun arazoen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua.

6. taldea.

–Filologia eta Filosofia (FFI).

Filologia eta Filosofia arloak (FFI) funtsezko bi esparru biltzen ditu: Filologia eta Filosofia. Filologia arloan hizkuntza, literatura eta horiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten loturak aztertzen dira. Jakintza eremu horiei ikuspuntu teoriko edo orokorretik ekiten dieten azterlanez gain, historiako edozein alditako hizkuntza edo literaturen ingurukoak ere biltzen dira. Halaber azpiarlo honi dagozkio itzulpengintza eta interpretazioaren gaineko ikerketak, bai eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruan, berriz, errealitatearen azterketaren inguruko gai orokorrak jorratzen dira, horiek ezagutzeko dugun ahalbidea, giza konstituzioa eta gizakiak munduan duen lekua, eta zientzia partikularrek planteatzen dituzten eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak.

–Historia eta Artea (HA).

Historia eta Arte arloan (HA) Historiako jakintza eremu guztiak aroz aro –Historiaurrea, Antzinatearen Historia, Erdi Aroarena, Aro Berriarena eta Garaikidea– eta espezialitateka –Amerikako Historia, Zientziaren Historia, Arabiar eta Islamiar Ikasketak eta Hebrear eta Aramear Ikasketak– biltzen dira, Arkeologiarekin, Historiografia Zientzia eta Teknikekin, Historiaren Teoriarekin eta Historiografiarekin batera. Artearen esparrukoak dira Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Arkitektura Konposizioa, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, eta arte ondarearen zaharberrikuntza eta kontserbazioarekin zerikusia duten zientzia eta teknikak.

II. ERANSKINA

Curriculum vitae-a

Merezimenduen azalpenerako eredua, doktore tesiak egiteko laguntzetarako eskabideari eransteko (PDFa).

III. ERANSKINA

Baliokideen taula

Lizentziatura bat Espainiako unibertsitate sistematik kanpoko zentroetan ikasi duten ikasleen nota espedienteak baliokide egiteko erabili beharreko baliokidetza taula.

1.–Herrialde hauen informazioa ezaguna dugu.

HERRIALDEAK

NOTA TARTEA

NE

ALEMANIA

3,1-4 // Ausreichend

5,5

2,1-3 // Befriedigend

7,5

1,1-2 // Gut

9

1 // Sehr gut

10

ARGENTINA

4-5

5,5

6-7

7,5

8-9

9

10

10

ARMENIA

3

5,5

4

7,5

5

9

AUSTRIA

3,1-4 // Ausreichend

5,5

2,1-3 // Befriedigend

7,5

1,1-2 // Gut

9

1 // Sehr gut

10

BANGLADESH

C+, C, D // Third Division (36-44) // 2,25-2,50

5,5

B+, B, B-// Second Division (45-59) // 2,75-3,25

7,5

A, A- // First Division (a partir de 60) // 3,50-3,75

9

A+ // 4

10

BANGLADESH

50% to less than 55%

5,5

55% to less than 70%

7,5

70% to less than 90%

9

90% or above

10

BELGIKA

10-13,5

5,5

14-15,5

7,5

16-19

9

20

10

BOLIVIA

3-5 // 50-69 // 10-13

5,5

6-8 // 70-89 // 14-17

7,5

9-11 // 90-99 // 18-19

9

12 // 100 // 20

10

BOSNIA-
HERZEGOVINA

6

5,5

8

7,5

9

9

10

10

BRASIL

C // MM // 60-79 // 7

5,5

B // MS // 80-89// 8

7,5

A // SS // 90-99 // 9

9

100 // 10

10

BULGARIA

3.

5,5

5

7,5

6

9

KANADA

D, D+, C

5,5

C+, B, B+

7,5

A

9

A+

10

TXILE

4-4,9 // 51-67

5,5

5-5,9 // 68-82

7,5

6-6,9 // 83-95

9

7 // 95-100

10

TXINA

60-69 // D

5,5

70-79 // C

7,5

80-89 // B

9

90-100 // A

10

KOLONBIA

3-3,49

5,5

3,5-3,9

7,5

4-4,9

9

5

10

COSTA RICA

70 // 7 // 3

5,5

80 // 8 // 4

7,5

90 // 9 // 5

9

100 // 10

10

KROAZIA

D/E // 2

5,5

C // 3

7,5

B // 4

9

A // 5

10

KUBA

3

5,5

4

7,5

5

9

DANIMARKA

6-7,99

5,5

8-9,99

7,5

10-12,99

9

13

10

EKUADOR

28-32,7

5,5

32,8-37,5

7,5

37,6-39,9

9

40

10

EGIPTO

Passed

5,5

Good

7,5

Very Good

9

Distinction

10

EL SALVADOR

6 eta 7

5,5

8

7,5

9

9

10

10

ESLOVAKIA

D, E// 3, (3-)

5,5

C // 2,(2-)

7,5

B // 1-

9

A // 1

10

ESTATU BATUAK

5-6 // (C-, C, C+) // Satisfactory, Pass

5,5

6-8,9 // (B-, B, B+) // Very Good

7,5

9-9,9// (A-, A) // Excellent

9

10 // (A+)

10

ETIOPIA

C

5,5

B

7,5

A

9

FINLANDIA

TT // 1 (1+) 1,5

5,5

HT // (2-) 2 (2+)

7,5

ET // 2,5 (3-) 3

9

FRANTZIA

C, P // 10-13,99

5,5

AB // 14-15,99

7,5

B // 16-19

9

TB // 20

10

GEORGIA

Satisfactory // 3

5,5

Good // 4

7,5

Excellent // 5

9

GREZIA

5-6,49

5,5

6,5-8,49

7,5

8,5-9,99

9

10

10

GUATEMALA

51-69

5,5

70-89

7,5

90-99

9

100

10

HONDURAS

6 eta 7 // 60 eta 70

5,5

8 // 80

7,5

9 // 90

9

10 //100

10

HUNGARIA

2

5,5

3

7,5

4

9

5

10

INDIA

Third Class // %40tik %49ra

5,5

Second Class // %50etik %59ra

7,5

First Class // %60tik %89ra

9

First Class With Distinction // 90% and above

10

INDIA

4-6,4

5,5

6,5-8,8

7,5

8,9-9,9

9

10

10

IRAN

10-13,99

5,5

14-16,99

7,5

17-19,99

9

20

10

ITALIA

18-25

5,5

26-28

7,5

29-30

9

30 lode

10

ISRAEL

60-75

5,5

76-91

7,5

92-99

9

100

10

JAPONIA

C

5,5

B

7,5

A

9

JORDANIA

6 eta 7 // 50-69,9% // Pass (D)

5,5

8 // 70-89,9% // Good (C)

7,5

9 // 90-99,9% // Very Good (B)

9

10 // 100% // Excellent (A)

10

MALTA

D, D+// 50%-54%

5,5

B+, B, C+, C// 55%-79%

7,5

A// 80%-94%

9

A+// 95%-100%

10

MAROKO

10-13 (Passable-Admiss)

5,5

14-16 (Assez Bien)

7,5

17-19 (Distinction)

9

20 (Grande Distinction)

10

MEXIKO

S // 70 // 7

5,5

B // 80 // 8

7,5

MB // 90-100 // 9-10

9

MOLDAVIA

5-6 // D-E

5,5

7-8 // C

7,5

9 // B

9

10 // A

10

NIGERIA

D-E

5,5

C

7,5

B

9

A

10

NORVEGIA

E-D

5,5

C

7,5

B

9

A

10

HERBEHEREAK

6-7,49

5,5

7,5-8,49

7,5

8,5-9,99

9

10

10

PALESTINA

60-80

5,5

81-90

7,5

91-97

9

98-100

10

PAKISTAN

D-E // (Fair- Satisfactory) // %40tik %59ra

5,5

C-, C, C+, B-, B, B+ // (Good-Very Good) // %60tik %69ra

7,5

A-, A // (Excellent) // %70etik %89ra

9

A+ (Outstanding) // 90%

10

PANAMA

D // MI

5,5

C // MM

7,5

B // MS

9

A // SS

10

PARAGUAI

2

5,5

3

7,5

4

9

5

10

PERU

11-13

5,5

14-16

7,5

17-19

9

20

10

POLONIA

3-3,99

5,5

4-4,49

7,5

4,5-4,99

9

5

10

PORTUGAL

11-10

5,5

14-17

7,5

18-19

9

20

10

ERRESUMA

BATUA

40-49 // (D) // (Third Pass, lower 2nd)

5,5

50-69 // (C, B) // (Upper 2nd)

7,5

70-85 // (1)

9

86-99 // (A)

10

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

70 // C

5,5

80 // B

7,5

90 // A

9

100

10

ERRUMANIA

5-6

5,5

7-8

7,5

9-10

9

ERRUSIA

3

5,5

4

7,5

5

9

SERBIA-
MONTENEGRO

6-7

5,5

8-9

7,5

10

9

SIRIA

50-69

5,5

70-89

7,5

90-99

9

100

10

SRI LANKA

25%-39% // D

5,5

40%-54% // C

7,5

55%-69% // B

9

70% and above // A

10

SUEDIA

1,2

5,5

3

7,5

4

9

5

10

SUITZA

4-4,99

5,5

5-5,49

7,5

5,5-5,99

9

6

10

TURKIA

C, C-, CD, DD, DC, CC // 5-6

5,5

B+, B, BC, BB, CB, // 7-8

7,5

A-, AB, BA // 9

9

A, AA // 10

10

UKRAINA

C-, C, C+ // 60-75

5,5

B-, B, B+ // 76-91

7,5

A-, A // 92-99

9

A+ // 100

10

URUGUAI

3-5 // 50-69

5,5

6-8 // 70-89

7,5

9-11 // 90-99

9

12 // 100

10

VENEZUELA

Esperimentalak

3-3,99

5,5

4-4,49

7,5

4,5-4,99

9

5

10

VENEZUELA

Ez-esperimentalak

10-13

5,5

14-17

7,5

18-19

9

20

10

VENEZUELA

5-6

5,5

7

7,5

8

9

9

10

2.–Herrialde hauei buruz ez dugu informaziorik.

Zerrenda orokorrean ez badaude, baliokidetza atzerriko ikasketa espedienteen ebaluaziorako irizpide hauek erabiliz egin behar da:

1. Gainditzeko gutxieneko notaren eta lortu daitekeen notarik altuenaren arteko tartea bost azpitartetan banatu behar da.

2. Gainditu-ongi arteko mugak eta ongi-bikain artekoak kalkulatu behar dira.

Espainiako espedienteen balorazio sistemaren eta atzerriko edozein sistemaren arteko baliokidetzarako eskerma orokorra.

–Espainiako sistema:

F1609714_0.pdf

–Atzerriko sistema:

F1609714_1.pdf

P = (Nmax - Nmin) / 5

Adibidez:

Gehieneko nota 7 eta gainditzeko gutxieneko nota 3 dituen sistema.

P = (7 - 3) / 5 = 0,8

F1609714_2.pdf

IV. ERANSKINA

Zuzenketako koefizientea adierazita ez dagoen herrialdeetan, Hautaketa Batzordeak erabakiko du kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentajea.

HERRIALDEA (*)

ZUZENKETA KOEFIZIENTEA (%)

Albania (AL)

77,97

Alemania (DE)

101,23

Angola (AO)

117,42

Arabia Saudita (SA)

86,89

Argelia (DZ)

83,71

Argentina (AR)

59,94

Armenia (AM)

92,11

Australia (AU)

107,58

Austria (AT)

107,38

Azerbaiyán (AZ)

95,29

Bangladesh (BD)

48,36

Barbados (BB)

119,47

Bélgica (BE)

102,46

Belize (BZ)

77,15

Benin (BJ)

94,88

Bermudas (BM)

155,23

Bielorrusia (BY)

66,60

Bolivia (BO)

52,56

Bosnia-Herzegovina (BA)

75,41

Botswana (BW)

56,66

Brasil (BR)

94,26

Bulgaria (BG)

73,26

Burkina Faso (BF)

96,11

Cabo Verde (CV)

78,28

Kanbodia (KH)

72,23

Kamerun (CM)

105,84

Kanada (CA)

88,52

Txad (TD)

128,38

Txile (CL)

68,75

Txina (CN)

87,09

Zipre (CY)

94,06

Kolonbia (CO)

78,48

Korea (KR)

107,79

Boli Kosta (CI)

104,51

Costa Rica (CR)

78,59

Kroazia (HR)

99,90

Kuba (CU)

85,86

Danimarka (DK)

138,63

Ekuador (EC)

70,49

Egipto (EG)

49,80

El Salvador (SV)

76,13

Eritrea (ER)

62,70

Eslovakia (SK)

84,63

Eslovenia (SI)

88,22

Espainia (ES)

100,00

Estatu Batuak (US)

101,84

Estonia (EE)

80,23

Etiopía (ET)

87,30

Filipinak (PH)

67,42

Finlandia (FI)

119,47

Fiji (FJ)

69,77

Frantzia (FR)

113,73

Gabon (GA)

115,88

Ganbia (GM)

69,36

Georgia (GE)

91,70

Ghana (GH)

69,88

Grezia (EL)

94,98

Guatemala (GT)

80,74

Ginea (GN)

61,89

Ginea Bissau (GW)

105,23

Guyana (GY)

60,35

Haiti (HT)

111,37

Holanda (NL)

106,86

Honduras (HN)

70,70

Hong Kong (HK)

96,11

Hungaria (HU)

78,07

India (IN)

54,10

Indonesia (ID)

77,15

Irlanda (IE)

116,29

Islandia (IS)

119,47

Feroe irlak (FO)

137,40

Salomon irlak (SB)

95,59

Israel (IL)

111,37

Italia (IT)

109,32

Jamaika (JM)

97,23

Japonia (JP)

118,75

Jordania (JO)

77,36

Kazakhstan (KZ)

102,66

Kenya (KE)

80,02

Kirgizistan (KG)

85,14

Kosovo (XK)

60,04

Lesoto (LS)

58,09

Letonia (LV)

77,77

Libano (LB)

88,52

Liberia (LR)

102,56

Libia (LY)

61,48

Liechtenstein (LI)

112,70

Lituania (LT)

74,90

Luxenburgo (LU)

102,46

Mazedonia (MK)

70,08

Madagascar (MG)

81,97

Malasia (MY)

73,36

Malawi (MW)

77,87

Mali (ML)

92,62

Malta (MT)

91,80

Maroko (MA)

85,55

Maurizio (MU)

74,49

Mauritania (MR)

66,09

Mexico (MX)

72,13

Moldavia (MD)

62,60

Montenegro (ME)

68,55

Mozambike (MZ)

73,36

Namibia (NA)

69,98

Nepal (NP)

75,31

Nikaragua (NI)

58,71

Niger (NE)

90,06

Nigeria (NG)

94,67

Norvegia (NO)

135,14

Kaledonia Berria (NC)

132,07

Zeelanda Berria (NZ)

96,41

Pakistan (PK)

50,61

Palestina (PS)

102,87

Panamá (PA)

58,40

Papua Ginea Berria (PG)

85,04

Paraguai (PY)

73,67

Peru (PE)

77,36

Polonia (PL)

78,28

Portugal (PT)

91,29

Erresuma Batua (UK)

123,26

Afrika Erdiko Errepublika (CF)

117,11

Txekiako Errepublika (CZ)

85,86

Kongo Errepublika (CG)

127,97

Kongoko Errepublika Demokratikoa (CD)

130,74

Laosko Herri Errepublika Demokratikoa (LA)

79,61

Dominikar Errepublika (DO)

68,55

Ruanda (RW)

89,45

Errumania (RO)

69,98

Errusia (RU)

118,34

Samoa (WS)

77,66

Senegal (SN)

88,32

Serbia (RS)

68,75

Sierra Leona (SL)

87,30

Singapur (SG)

105,02

Siria (SY)

76,64

Sri Lanka (LK)

63,11

Swazilandia (SZ)

58,20

Hegoafrika (ZA)

57,17

Sudan (SD)

66,70

Suedia (SE)

114,45

Suitza (CH)

115,88

Surinam (SR)

51,84

Tailandia (TH)

66,60

Taiwan (TW)

85,66

Tanzania (TZ)

66,80

Tajikistan (TJ)

66,50

Ekialdeko Timor (TL)

80,23

Togo (TG)

90,88

Tonga (TO)

87,09

Trinidad eta Tobago (TT)

75,92

Tunisia (TN)

72,23

Turkia (TR)

88,73

Ukraina (UA)

94,57

Uganda (UG)

67,32

Uruguai (UY)

77,15

Uzbekistan (UZ)

52,66

Vanuatu (VU)

115,37

Venezuela (VE)

71,72

Vietnam (VN)

52,36

Yemen (YE)

69,77

DJibuti (DJ)

95,70

Zambia (ZM)

68,03

Zimbabwe (ZW)

48,36

(*) ISO 3166 alpha-2 kodeak, salbu eta Grezia eta Erresuma Batua, bertan EL eta UK erabiltzen baitira, GR eta GB erabiltzen baitira, hurrenez hurren.

Iragarkiaren kodea: F1609714