171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2016 aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Iragarkia 2016ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 8an, ireki zen jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aldaketa horren edukia aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen da.

Larragan, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1609872