171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, honako honen oinarriena: Baztango elkarteen, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotulazioa, irudi korporatiboa eta web orria) euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko 2016rako laguntzena

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko ekainaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi honen oinarriak onestea: Baztango elkarteen, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotulazioa, irudi korporatiboa eta web orria) euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko 2016rako laguntzena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 315825.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntza hauen onuradun izaten ahal dira helbide fiskala Baztanen duten pertsona fisikoak eta juridikoak, eta ekonomia jarduera Baztango lokaletan garatzen dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea eta bideratzea udalerriko establezimenduen errotulazio elementuak, irudi korporatiboa eta web orriak euskalduntzeko asmoz Baztango Udalak emango dituen diru-laguntzak. Diru-laguntza horiek helburu dituzten jardueren bitartez, euskara sustatu eta gizartean duen erabilera zabaldu nahi da.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30ean bukatuko da, 14:00etan.

Baztanen, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1609885