171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Kontseilu Sektorialaren antolaketa eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Kontseilu Sektorialaren antolaketa eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendu berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2016ko abuztuaren 26an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1609848