161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1. Hasiera batean onestea 1. aldaketa Aiegiko Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan aurreikusiarekin bat.

2. Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean paratu ondoan. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko erabakian aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Aiegin, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1609385