161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udalaren lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa,
soberako lurzatiaren kalifikazioa emateko

Aiegiko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1. Aiegiko hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 92. lurzatiaren 400 metro koadroko zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea, Aiegiko Udalaren ondare-ondasun izatetik soberako lurzatia izatera pasatuz, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritako tramiteak egin ondoren.

2. 2. poligonoko 92. lurzatiaren 400 metro karratuko zatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea egokia eta legezkoa dela frogatzeko oinarria da ezin zaiola eman erabilera egokirik, lurzatiaren tamaina, forma irregularra eta kokapena direla medio, eta jabetza pribatuen arteko erabilgarritasun gabeko atala izateko besterik ez duela balio.

3. Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsiko du osoko bilkurak, jendaurrean hilabete batez eduki ondotik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.

Aiegin, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1609383