161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Telefonia mugikorreko instalazio
eta azpiegituren gaineko udal ordenantzan

Alloko Udalak, 2016ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ALDAKETA, TELEFONIA MUGIKORREKO INSTALAZIO
ETA AZPIEGITUREN GAINEKO UDAL ORDENANTZAN

Osoko Bilkurari aditzera eman zaio Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako Laugarren Atalaren 798/2016 Epaia, apirilaren 12koa. Horren bitartez, batetik, baietsi da Vodafone España SAU enpresa errekurtsogilearen prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa, zeinak ezeztatzen eta baliorik gabe uzten baitu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 460/2012 Epaia, 2014ko maiatzaren 12koa; bestetik, hein batean baietsi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Alloko Udalak 2011ko abenduaren 19ko osoko bilkuran onetsitako Telefonia mugikorreko instalazio eta azpiegiturei buruzko udal ordenantzaren aurkakoa (2012ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ordenantza hori, maiatzaren 28an), eta azkenik, baliogabetzat jo dira ordenantza horren zenbait artikulu.

Aipatutako epaia betetzeko,

ERABAKI DA:

Bakarra.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea zer artikulu ezeztatu dituen epaiak:

a) 3.1. artikulua.

b) 3.4. artikulua.

c) 4.2.18 artikulua, eta batez ere azken tartea, honela baitio: “Azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 7. artikulua aplikatuta, baimenaren gehieneko indarraldia ezartzen da, eta instalaziorako baimena ematen dion kontratu zibila amaitzearekin batera amaituko da hura ere; indarraldia amaituta, operadoreak kontratua berritu dela frogatu beharko du lizentzia berritu ahal izateko”.

d) 4.3. artikulua.

e) 7.3.6 artikulua, a) eta b) letrak.

f) 11.2 artikulua, eta zehazki azken tartea, honela baitio: “... ez eta haiekin berariazko loturarik ez duten ekipamenduetarako lurzati edo eraikinetan ere”.

g) 17. artikulua.

h) 21. artikulua.

i) 22. artikulua, 1. zenbakia.

j) 23.2 artikulua, c) letra.

k) 31.2 artikulua.

l) 31.3 artikulua, a) letra.

m) 34. artikulua, instalatzaileari egiten dion erreferentzian.

Baliorik gabe uzten dira, baita ere, 4.2, 12.2 eta 23. artikuluak, lehen aipatutako epai horretan adierazitako moduan eta irismenarekin.

Allon, 2016ko uztailaren 27an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1609004