161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 2/2016 espedientea, kreditu berezia baita.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2016ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

2/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea

1.–Gastu goitituak:

0.1533.6 Obrak herriko eremu publikoan: 19.700 euro.

0.33801.6 Zezen plazako estalkia eraberritzea: 102.600 euro.

Guztira: 122.300 euro.

Espedientearen finantzaketa

2.–Diru-sarrera goitituak:

0.8 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 122.300 euro.

Guztira: 122.300 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2016ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena.

Iragarkiaren kodea: L1609029