161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketak Puiuko herrilurren kostu bidezko lagapenaren baldintzetan, Peña Blanca parke eoliko esperimentala paratzeko

Puiuko Udalak, 2014ko irailaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen zenbait baldintza aldatzea Puiuko herrilurren kostu bidezko lagapenaren baldintzetan (besteak beste, epea), Peña Blanca parke eoliko esperimentala paratzeko. Lagapena, Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 16an hartutako erabakiaren bidez onetsia, Acciona Windpower SAren alde egin zen.

2015eko azaroaren 11n, Udalak eta Acciona Windpowerrek hitzartu zuten Acciona Energia subrogatuko dela Acciona Windpowerren egoera juridikoan, azken horrek egindako eskaerarekin bat.

Nafarroako Gobernuaren Herrilurren Atalak eskaturik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta ondokoei jarraikiz eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 142. artikuluarekin eta ondokoekin bat, agindu da erabaki horiek argitara eman daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, hilabetez egon daitezen jendaurrean. Epe horretan, espedienteak ikusgai egonen dira Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2016ko abuztuaren 3an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1609353