161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Mendigorria

Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2016ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirugarren aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Mendigorrian, 2016ko uztailaren 28an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1609387