161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aurrekontuko 6/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 6/2016 aldaketa egiteari buruzko espedientea, 10.000 euroko kreditua transferitzeko 1 33000 6220000 Aurrekontu parte-hartzaileak izeneko kontu-sailetik 1 15320 6190001 Legardako Amabirjina oinezkoentzako pasealekua izeneko kontu-sailera.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 6. aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2016ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1609005