161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

1. eta 2. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2016ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, 1. eta 2. aldaketak hasiera batez onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu gehikuntza eta kreditu berezia sortzeko.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Lizoainen, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1609377