161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2016ko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2016ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, 3. eta 4. aldaketak onetsi zituen hasiera batean, 2015etik 2016ra luzatutako udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lerinen, 2016ko abuztuaren 4an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1609328