161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planeko aldaketa xehakatua, hirigintzako araudiaren
67. artikuluan (etxeko ukuiluak). Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2016ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, hirigintzako araudiaren 67. artikulukoa (etxeko ukuiluak), Udalak sustatu duena, eragozpenik sortzen ez duten animalien etxeko ukuiluak baimentzeko eta ukuiluaren azalera 50 m² handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarri bezala, 79.3 artikuluak hara igorrita, –martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatu zuen aipatutako foru legea–, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Amillaon, 2016ko abuztuaren 3an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1609260