161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Alkatetzaren eskuordetza

Leitzako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abuztuaren 5ean, honako ebazpena eman zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraituz, erabaki dut:

1.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantziak Eneko Andueza Aramendia lehenengo alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo abuztuaren 15etik 26ra, biak barne, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.”

Leitzan, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1609382