161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2. poligonoko 1071, 1318, 1319, 1320 eta 1321. lurzatietako xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lakuntzako alkateak, 2016ko uztailaren 28ko ebazpenean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lakuntzako katastroko 2. poligonoko 1071, 1318, 1319, 1320 eta 1321. lurzatietako xehetasun azterlana, hirigintza-aprobetxamendua handitu gabe. Sakana S. Cooperativa da espedientearen sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Lakuntzan, 2016ko uztailaren 28an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1609340