161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBERO

Udal ordenantza, Udal hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Iberoko Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iberoko (Nafarroa) hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iberon, 2016ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Miguel Ascunce Díez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L1609379