161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Udalaren etxebizitza errentan

Ezkarozeko Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi egin zuen baldintza-agiria babes ofizialeko etxebizitza bat errentan emateko. Udalarena da eta alogeran emanen da. Etxebizitza eskola zaharreko eraikuntzan dago, 1. solairuan eskuina. Prozedura irekia erabiliko da, lehiaketa bidez.

Baldintza-agiria Ezkarozeko Udaleko Idazkaritzan kontsulta daiteke astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00ak arte. Proposamenak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, bulego orduetan, 15 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea azken egun naturaleko 13:00etan bukatuko da.

Ezkarozen, 2016eko ekainaren 28an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1609590