161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren ordezkapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2016ko irailaren 4tik 11ra, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Asier Maya Miquelestorena zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Asier Maya Miquelestorenari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2016ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1609359