161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Eginkizunak bertze baten esku uztea

Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 12tik 21era (biak barne) Lizarrako udal mugapetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak honako hau ezartzen duela: “Alkateordeek alkatea ordezten dute, beren izendapen-hurrenkeraren arabera, alkateak kargua hutsik laga nahiz bera kanpoan aurkitu zein gaixorik dagoenean...”.

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 23ko 181/2015 Ebazpena, 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 31n, zeinaren bidez izendatu baitziren udal honetako alkateorde Emma Ruiz Sanz, Marta Astiz Calatayud eta Ricardo Gómez de Segura Vergarachea, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, alkatea kanpoan edo eri dagoenerako edo kargua hutsik dagoenerako, indarreko legerian aurreikusitakoarekin bat.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak –lege beraren 47.2 artikuluak hartara bidalita aplikatzekoa– ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Emma Ruiz Sanzen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordez ari dadin, 2016ko abuztuaren 15etik 21era udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena.–Lizarrako Udaleko hirugarren alkateorde Ricardo Gómez de Segura Vergarachearen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordez ari dadin, 2016ko abuztuaren 12tik 14ra udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Hirugarrena.–Aipatutako ordezkapenak iraupen zehatza izanen du, eta 2016ko abuztuaren 21ean bukatuko da, edo, hala behar badu, itzultzen naizen momentuan, edozein arrazoi dela-eta egun hura baino lehenago itzultzen banaiz.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai eduki daitezela agintzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez. Nolanahi ere, aipatutako datetan izanen ditu ondorioak.

Bosgarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

Seigarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lizarran, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1609372